bidean - sarrera Nor gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kultura
 

Hemen zaude : Sarrera > Erronkak > Aurkezpena

Aurkezpena - Erronkak

erronkakErronka asko dira egunero zure gain hartu behar dituzunak. Guk premiazkoenak aukeratu ditugu, konbentzituta baikaude giza duintasunarekin zerikusia daukan edozerk Jainkoa bera ere mindu egiten duela.

Eraberritu oraina. Etorkizunari begira, zure ekarpenik garrantzitsuena pertsonari eta bere egitekoari buruz zuk duzun ikuspegia da. Egizu lan jo ta ke, gizaki bakoitza Jainkoaren irudi izatera hel dadin, zapalkuntza eta injustizia guztietatik aske.

Baina, bidegabekeriak salatzea ez da nahikoa: justiziaren lekukoa eta eragilea izatea eskatzen zaizu, bakearen sortzailea; hau da, politikan, gizartean, kulturgintzan eta sindikalgintzan hartutako kopromisoetan sendo mantentzea, tirabira handien erdian ere bakearen testigantza eskainiz.

Eraiki ezazu mundu zuzenagoa, besteak beste, puntu hauetan saiatuz: ez dadila gaizki elikatutako edota heziketa egoki gabeko umerik egon; ez dadila gaizki tratatutako langilerik egon eta, beste nonbaitekoa izateagatik, inoren eskubiderik ez dadila murriztu; Estatuak berak edo pertsona batek beste bat esplotatzea ahalbidetzen duen sistemarik ez dadila egon; ez dadila egon soberan eta gehiegi daukanik, beste batzuei, inolako arrazoirik gabe, dena falta zaienean; ez dadila egon desberdintasunik, justizia banatzerakoan; indarra ez dadila egiaren edo eskubidearen gainetik gailendu; maila ekonomikoa edo politikoa ez dadila egon gizatasun mailaren gainetik...

Aurkitzen dituzun eragozpenek eta desorekek ez zaitzatela ezkor bihurtu. Hori bai, eramazu bihotzean eta ezpainetan itxaropenez betetako mezua. Itxaropen hau agintzaririk handienetara irekitako itxaropena da, Jainko erromesean eta mugarik gabeko sortzailean oinarritzen delako, utopiaren eta etorkizunaren Jainkoan, Jesusen Jainkoarengan.

Ahalegindu zaitez zure garaiko gizon-emakumeen oinazeekin eta pozekin bat egiten, gizarte zuzenago, askeago eta solidarioago bat lortzen, utopia eta itxaropena dutenengandik, eta Jesusen zoriontasunen lekuko direnengandik, gertuago egoten.

“Mundu berri” bat itxaroten duzulako, ezin duzu mundu berekoi eta gezurti bat onartu, gorrotoz, injustiziaz eta oinazez betea. Presta ezazu Jaunaren bidea, harrokeriatik umiltasunera pasatuz, zikoizkeriatik eskuzabaltasunera, hasarretik eta amorrutik pazientziara, lizunkeriatik askatasunera, berekoikeriatik maitasunera; hau da, eraiki ezazu “pertsona berria”, zerbitzaria, solidarioa, askea, ausarta, konprometitua, bakezalea, besteei emana... Lurra aldatzen ez duenak, ez du zeruan sinesten!

Mikel

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue