bidean-sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

 

Hemen zagoz : Sarrerea > Erronkak > Aurkezpena

Aurkezpena - Erronkak

erronkakEgunak joan egunak etorri, hainbat eta hainbat erronka izaten doguz. Guk preminazkoenak diran erronkak aukeratu doguz, giza duintasunagaz zerikusia daukan edozerk Jaungoikoa bera be mindu egiten daualako.

Barriztatu eizu oraina. Etorkizunari begira, zure ekarpenik garrantzitsuena pertsonearen eta bere patuaren edo zoriaren ikuspegia da. Jo eta ke lan egizu, gizaki bakoitza Jaungoikoaren irudi izatera heldu daiten, edozein zapalkuntzatik eta bidebakokeriatik aske.

Bidebakokeriak salatzea ez da nahikoa: justiziaren testigua edo lekukoa izatea eskatzen jatzu, bakearen sortzailea; hau da, politikan, gizartean, kulturgintzan eta sindikatu mailan sendo mantentzea, tentsio gogorren erdian be bakearen testigantza erakutsiz.

Eraiki eizu mundu zuzenagoa, besteak beste, honako honeetan oinarrituz: ez daitela egon umerik goseak hilik edota heziketa egoki barik; ez daitela egon txarto tratatutako langilerik edota, beste leku batzuetakoak izateagaitik, eskubidez murriztutakorik; ez daitela egon pertsonea pertsonearengandik edo Estatuarengandik esplotatutako sistemarik; ez daitela egon soberan asko daukanik, beste batzuei, arrazoi barik, dana falta jakelako; ez daitela egon desbardintasunik, justizia banatzean; indarra ez daitela izan egia edo eskubidea baino gehiago; maila ekonomikoa edo politikoa ez daitela egon giza mailearen gainetik...

Ez zaitela ezkorra izan, aurkituko dozuzan eragozpenakaitik eta desorekakaitik. Hori bai, eroaizu bihotzean eta ezpainetan itxaropenez betetako mezua. Itxaropen zabala izan, Jaungoiko erromesean eta muga bako sortzailean oinarritzen diralako, utopiaren eta etorkizunaren Jaungoikoan, Jesusen Jaungoikoan.

Ahalegindu zaitez beti zure aldiko gizon-emakumeen oinazeetan eta poztasunetan bat egiten, gizarte zuzena, askea eta solidarioa lortzen, utopiak eta itxaropenak daukiezanengandik, Jesusen zoriontasunen lekukoak direnengandik, hur sentitzen.

“Mundu barri” bat itxaroten badozu, ezin dozu onartu mundu berekoia eta guzurtia, gorrotoz, bidebakokeriaz, oinazez... betea. Prestatu eizu Jaungoikoaren bidea, harrokeriatik umiltasunera pasatuz, aberastasun gosetik zintzotasunera, hasarretik eta amorrutik pazientziara, lizunkeriatik eta haragikeriatik askatasunera, norberekeriatik maitasunera; hau da, eraiki eizu “pertsona barria”, zerbitzaria, solidarioa, askea, ausarta, adoretsua, konprometitua, bakezalea... Lurra aldatzen ez dauanak, zeruan ezin sinistu!

Mikel

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue