#
#

Bedeinkapenak: JAN-EDARIEN BEDEINKAPENA -San BLAS egunez-

# # #

JAN-EDARIEN BEDEINKAPENA -San BLAS egunez-

#

# # #
#
#
# # #

Sarrera

Egunon, kristau anai-arrebok!

Santuak bitarteko lagun zintzoak ditugu Jaunaren aurrean, gure beharrizanetan Harengandik laguntza ugariak eskuratzeko.

Gaur, San BLAS dugu, eta eztarriko gaitzetik zain gaitzala eta janari-edariok bedeinka ditzala eskatzen dugu.

Jaunaren Hitza entzun dezagun gogo biziz.

 
187
# # #
#
#
# # #

Hitzaren argitan

texto

(Markos 7, 1-2. 5. 14-15. 20-23)




Aldi hartan, bildu ziren Jesusengana farisearrak eta Jerusalendik etorritako idazlari batzuk, eta ikusi zuten, ikasleetako batzuk esku zikinekin -hau da, eskuak garbitu gabe- jaten zutela.
Orduan, farisearrek eta idazlariek galdetu zioten:
- «Zure ikasleek zer dela-ta ez dute gordetzen zaharren ohiturarik, eta zergatik jaten dute esku zikinekin?».

Eta berriro jendeari dei egin eta honela esan zien:
- «Entzun guztiok, eta adi ezazue hau: ez da ezer, kanpotik sartuz, gizona zikin dezakeenik, barnetik ateratzen denak zikintzen du gizona. Barnetik, gizonaren bihotzetik, ateratzen bait dira asmo txarrak, lizunkeriak, lapurretak, gizon-hiltzeak, ezkontza-nahasteak, diru-goseak, gaiztakeriak, maltzurkeriak, lohikeriak, bekaizkeriak, gaizki-esateak, handikeriak, zorakeriak. Gaitz hauek guztiak barnetik ateratzen dira, eta hauek zikintzen dute gizona».

# # #
#
#
# # #

Esker-otoitza

texto

ESKERTZEN ZAITUGU

Janari hauegatik - Eskertzen zaitugu.
Daukagun lanagatik - Eskertzen zaitugu.
Gure biziagatik - Eskertzen zaitugu.
Zaindu gaituzulako - Eskertzen zaitugu.

# # #
#
#
# # #

Eskariak

texto

E S K A R I A K :

ESKATZEN DIZUGU

Gaitzetik zain gaitzazu - Eskatzen dizugu.
Bedeinka janariok - Eskatzen dizugu.
Denentzat lanbidea - Eskatzen dizugu.
San Blas lagun dugula - Eskatzen dizugu.


G U R E . A I T A...


O T O I T Z A:

Zure Ebanjelioagatik
odola isuri zuen BLAS santuaren oroitzaz
santutu duzu egun hau, Jauna.

Onartzen duzu bere laguntza gure alde,
batez ere, eztarriko minak kentzeko
eman diozun grazia.

Zure fededunok dakarzkizuen JAN-EDARIOK
BEDEINKATU eta santu ditzazula eskatzen dizugu.
Eta beroiek hartzen dituzten guztiak,
gorputz eta arimako gaitz guztietatik aldendu
eta osasun betea lor dezatela.

# # #
#
#
# # #

Agurra

texto

Senideok:

San BLAS eguneko ohitura on hau berrizta dugunok, Jaunaren laguntzaz eta gure izerdiz lortzen ditugun ondasunak elkarbanatuz bizi gaitezela, Jaunagandik hartutako bedeinkapenen ezaugarri izan daitezen.

Egun zoriontsu bat guztiontzat!

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa


 

 


bidean@bidean.net
orue