#
#

Bedeinkapenak: IBILGAILU baten BEDEINKAPENA

# # #

IBILGAILU baten BEDEINKAPENA

#

# # #
#
#
# # #

Sarrera

Senideok, ongi etorriak!

Gizakiaren ahalmenak harrigarriak dira; beraiei esker, aurrerapauso handiak ematen goaz teknika aldetik.

Esaterako, IBILGAILUETAN. Gero eta aukera gehiago, lurralde berriak ikusteko, lagunak elkar topo egiteko, lantokietara joateko, elkarri mesedeak egiteko, eta abar.

Aurrean dugun ibilgailu (kotxea, trena, autobusa, motorra, itsasontzia...) honen alde Jainkoari bedeinkapena eskatzen diogu, benetan onerako izan dadin.

 
187
# # #
#
#
# # #

Hitzaren argitan

texto

(Joan 2, 16-21)




Iluntzean, Jesusen ikasleak itsasora jaitsi ziren; ontzira igo eta Kafarnaun aldera jo zuten. Iluna zen, eta oraindik Jesus ez zen haiengana iritsi. Haize zakarra zebilen, eta itsasoa arrotzen hasi zen.

Bost-sei bat kilometro arraunean egin zituztenean, itsasoko ur-gainean oinez ontzira hurbiltzen ikusi zuten Jesus. Ikaratu egin ziren; baina Hark esan zien:
- źNi naiz; ez izan beldurrik!╗.

Ontzian hartu nahi zuten, baina ontzia berehala iritsi zen, berak zihoazen tokira.

# # #
#
#
# # #

Esker-otoitza

texto

ESKERTZEN ZAITUGU

Mundu eder haugatik - Eskertzen zaitugu.
Ibilgailu haugatik - Eskertzen zaitugu.
Aurrerapenagatik - Eskertzen zaitugu.
Gure bizipozetan - Eskertzen zaitugu.

# # #
#
#
# # #

Eskariak

texto

E S K A R I A K :

ESKATZEN DIZUGU

Bedeinka ibilgailu hau - Eskatzen dizugu.
Bidean zain gaitzazu - Eskatzen dizugu.
Lagundu on egiten - Eskatzen dizugu.
Gidari denen alde - Eskatzen dizugu.


G U R E . A I T A...


O T O I T Z A:

Zeure antzeko egin gaituzun Aita Ona!
Zeuk emanak ditugu hainbeste dohai eder,
gauzak sortzen eta hobeagotzen joateko.

BEDEINKA ezazu, arren, ibilgailu hau,
eta batez ere, bere jabe eta lagunak.
Emaguzu zure argia behar den bezala erabiltzeko;
eta bihotz zabala,
beronekin ahal den on guztia egiteko.
Ibilgailu honetan ere
senti dezagula zure Presentziaren poza eta bakea,
batez ere, larrialdietan.

# # #
#
#
# # #

Agurra

texto

Adiskideok.

Ibilgailua lehen bezain ederra da; erabiliko dutenen alde otoi egin dugu. Gauza denak dira onak, behar den neurrian erabiliz gero.

Bedeinkapen honek guztioi lagun dezaigula, ba, geure eskuetan darabiltzagun gauza guztiak geure zerbitzurako eta beste askoren onerako izan daitezen. Honela izan dadila!

Agur, eta ongi ibili, Jainkoa lagun!

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa


 

 


bidean@bidean.net
orue