#
#

Bedeinkapenak: Edozein LANABESEN BEDEINKAPENA

# # #

Edozein LANABESEN BEDEINKAPENA

#

# # #
#
#
# # #

Sarrera

Auzotar eta senide: ongi etorriak!

Jainko Egileak gizonaren eskuetan utzi du mundua, landu eta bertatik bizitzeko aginduz.

Horretarako gizonak berak asmatzen ditu lanabes egokiak, bere eskuetako indarra areagotzeko. Eta, hain zuzen ere, gero eta lanabes egokiagoak, baliagarriagoak, asmatzen ere.

Bada arrazoirik nahiko, Jainkoa eskertzeko eta bere bedeinkapen ugariak eskatzeko.

 
187
# # #
#
#
# # #

Hitzaren argitan

texto

(Hasiera 1, 27-28)




Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.

Eta bedeinkatu egin zituen, esanez:
- «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

# # #
#
#
# # #

Esker-otoitza

texto

ESKERTZEN ZAITUGU

Jainko Guzti Ahalduna - Eskertzen zaitugu.
Hain maite gaituzuna - Eskertzen zaitugu.
Zeure antzeko gara - Eskertzen zaitugu.
Gure lankide maite - Eskertzen zaitugu.

# # #
#
#
# # #

Eskariak

texto

E S K A R I A K :

ESKATZEN DIZUGU

Bedeinka lanabes hau - Eskatzen dizugu.
Bete gaitzazu indarrez - Eskatzen dizugu.
Zaindu gure bizia - Eskatzen dizugu.
Saritu gure lana - Eskatzen dizugu.


G U R E . A I T A...


O T O I T Z A:

Zeure antzeko egin gaituzun Aita Jainkoa!
Zeru-lurretako izaki guztien izenean bedeinkatzen zaitugu.
Eskerrak Zuri,
mundua gure eskuetan utzi diguzulako!

BEDEINKATU, arren, lanabes hau,
gure eskuetan lagungarri izan dakigun.
Berotu gure gogoa,
sendotu gure besoak,
Zeuk emandako agindua betez,
Zeu gora zaitzagun.

# # #
#
#
# # #

Agurra

texto

Adiskideok:

Gauza gutxi behar da, fededunaren bihotza ireki eta Jainkoaren aurrean goraka eta esker-kantuz jartzeko. Hauxe egin dugu guk hemen. Jarrai dezagula Jaunagana zabalik, otoitzean.

Agur, eta ongi ibili, Jainkoa lagun!

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa


 

 


bidean@bidean.net
orue