#
#

Bedeinkapenak: Andre MARIAREN irudiaren BEDEINKAPENA

# # #

Andre MARIAREN irudiaren BEDEINKAPENA

#

# # #
#
#
# # #

Sarrera

Ongi etorriak, ospakizun berezi honetara!

Andre Mariaren IRUDI eder honen aurrean elkartu gara. Maria, Jesus gure Jaunaren Ama gogoratzen digu, bere bidez etorri zitzaigun Jesus gugana; bere eskuetan utzi gintuen Gurutzetik.

Irudi hau izan bekigu, fedez begiratzen dugunoi, indar eta itxaropen-iturri. Jaunaren Hitzak argi gaitzala.

 
187
# # #
#
#
# # #

Hitzaren argitan

texto

(Lukas 1, 39-49)




Isabelek Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion haurrak sabelean. Isabel Espiritu Santuaz bete zen, eta honela esan zuen oihu handiz:
- «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nondik niri, nire Jaunaren ama nigana etortzea? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, sinistu duzulako, beteko bait du Jaunak esan dizuna!».

Orduan Mariak esan zuen:
- «Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa bait da nire salbamena, ikusi bait du mirabe honen ezereztasuna. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin bait dizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena».

# # #
#
#
# # #

Esker-otoitza

texto

ESKERTZEN ZAITUGU

Zure aurrean fedez – Eskertzen zaitugu.
Andre Maria lagun – Eskertzen zaitugu.
Irudi honen bidez – Eskertzen zaitugu.
Zure laguntzagatik – Eskertzen zaitugu.

# # #
#
#
# # #

Eskariak

texto

E S K A R I A K :

ESKATZEN DIZUGU

Bedeinka irudi hau - Eskatzen dizugu.
Gu ere bedeinkatu - Eskatzen dizugu.
Emaguzu bakea - Eskatzen dizugu.
Behar dugun guztia - Eskatzen dizugu.


G U R E . A I T A...


O T O I T Z A:

On guztien iturburu zaitugun Aita Jainkoa!
Andre Mariaren oroigarri hau eskaintzen dizugu.

Maria, zure Semearen eta gure Amaren bitartez,
bedeinkatzen zaitugu
eta BEDEINKA gaitzazula eskatzen dizugu.
Bera begiz ikusten dugun bakoitzean,
Zeu eta hurkoa bihotzez maitatzera eraman gaitzala.

# # #
#
#
# # #

Agurra

texto

Senideok:

Bedeinkapen honen graziaz, geuk ere bedeinkapen ugari bana ditzagula gabiltzan lekuetan. Hemen gelditzen zaigu bidelagun gure Amaren irudia.

Ongi ibili, Jainkoaren izenean!

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa


 

 


bidean@bidean.net
orue