#
#

Bedeinkapenak: GURUTZE-irudiaren BEDEINKAPENA

# # #

GURUTZE-irudiaren BEDEINKAPENA

#

# # #
#
#
# # #

Sarrera

Senideok:

Jesukristoren gurutzeko heriotzez berrerosiak gara; hil eta berpiztuak salbatu gaitu, eta betiko bizitzarako irabazi. Eskerrik handienak zor dizkiogu Berari; horregatik, Jesusen gurutze-irudia bedeinkatzea guretzat pozgarri da.

Bedeinkatu, gurutzea Jesusek Berak bedeinkatu zuen; guk, haren oroigarri zaigun irudi hau bedeinkatzen dugu, gure etxeko edergailu eta ezaugarririk goragarriena izan dadin.

 
187
# # #
#
#
# # #

Hitzaren argitan

texto

(Galaziarrei 2, 16. 19-21)




"Badakigu, hala ere, Jainkoak ez duela onartzen Legea betetzeagatik Jesukristogan sinesteagatik baizik. Eta guk Jesukristogan sinetsi dugu, Jainkoak Kristorenganako sinesmenari esker eta ez legeak agindua betetzeagatik onar gaitzan…

Kristorekin batera gurutziltzaturik nago, eta honez gero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut. Jainkoaren onginahia ez dut alferrikakoa bihurtu nahi. Baina Jainkoak legea betetzeagatik onartzen gaituela egia balitz, alferrik hila izango zen Kristo”.

# # #
#
#
# # #

Esker-otoitza

texto

ESKERTZEN ZAITUGU

Jesusen izenean - Eskertzen zaitugu.
Kristau fedeagatik - Eskertzen zaitugu.
Gugatik hil zelako - Eskertzen zaitugu.
Piztu zenuelako - Eskertzen zaitugu.

# # #
#
#
# # #

Eskariak

texto

E S K A R I A K :

ESKATZEN DIZUGU

Bedeinka irudi hau - Eskatzen dizugu.
Baita gure gurutzak - Eskatzen dizugu.
Gurutzedunen alde - Eskatzen dizugu.
Mariaren bitartez - Eskatzen dizugu.


G U R E . A I T A...


O T O I T Z A:

Jesus zure Semeagan
gu guztiok seme-alabatzat hartu gaituzun
Jainko Aita errukiorra!

BEDEINKA ezazu, arren,
bere maitasun-agiria den gurutze-irudi hau
eta berarekin batera,
bedeinka eta onar gure bizitzako gurutze guztiak.

Jesus gurutzeratuaren izenean,
zaindu gure sendia gaitz guztietatik
eta sendo gaitzazu, gurutze eta guzti,
Zugana hel gaitezen.

# # #
#
#
# # #

Agurra

texto

Anai-arrebok:

Bedeinkatu dugu gurutze-irudi hau eta berarekin eta bere bitartez gure gurutze guztiak. Onartu eta maitasunez eraman ditzagula; eta saia gaitezela hurkoaren bizitzatik gurutzeak aldentzen, edo eta eramaten laguntzen.

Bedeinka gaitzala Jainko Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak. AMEN.

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa


 

 


bidean@bidean.net
orue