Hemen zaude: Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Biderako ospakizunak

#
#

BIDALKETAREN ospakizuna

# # #

BIDALKETAREN ospakizuna

#

# # #
#
#
# # #

Girotu

 

AURRETIAZKO OHARRA

Ospakizuna modu errazenean aurkezteko, hemen argibide-oharrik ez sartzea erabaki dugu.

Ospakizun honi erantsitako WORD artxiboan otoitz-ospakizunaren dinamikan lagundu eta erraztu dezaketen pastoraltzarako ohar ezberdinak eskaintzen ditugu. Kontuan izatea gomendatzen dizuegu.


SARRERA

Senide eta lagunok: egun on eta ondo etorriak. Gaur ospakizun berezi bat dugu.

Zer dela eta? Gure parrokia elkarteko pertsona batzuk KONPROMI-SO BAT eskuratuko dute. KATEKISTA eta EBANJELIZATZAILE lez BIDALIAK izango dira; ume, gazte eta nagusien ebanjelizatze ardura hartuko dute. Zeregin ederra!

Eginkizun honetarako PRESTATU DIRA. Parrokia elkartearen eta arduradunen babesa eta otoitza eskaintzen diegu. Jesusen elkartea izan gura dugu.

Ospakizuna jarraituz ulertzen joango gara, GAUR eta HEMEN, zer bizi, esan eta ospatu gura dugun.

Prestatu gaitezen ospakizun hau BENETAN OSPATZEKO. Gure elkartearen sinesmen batzar hau hastera goaz.

Hona hemen ospakizun honen lehenengo KEINUA: Ebanjelizatze misioa hartuko duten pertsonak, Apaizarekin batera PROZESIOAN SARTUKO dira. Kantuan parte hartuz hasten dugu ospakizuna.


KANTUA

KRISTOREKIN GUK FEDE BERA,
BATAIO BERA, BERA JAINKOA,
JAUNEN JAUNA, GUZTIEN AITA.


Gorputz batean zati asko, bihotzez bat,
Espiritua bat eman digu Jainkoak.
Hagatik gora diogu:

Erakusten du hau dela gure bidea.
egin dagigun batasun eta bakea.
Hagatik gora diogu:

Deituak gaitu, eta geroztik gabiltza
zabaldu nahiez, Jesus, zure esperantza.
Hagatik gora diogu:


ABADEAREN AGURRA

Anai-arrebok: Jainkoaren grazia eta dohainak ugari isuri dira gure gainean. Gabonak ospatu berriak ditugu; estalpe batean Jainkoarekin bat egiteko aukera ederra izan dugu.

Gaur, Belengo umetxo hori, JORDAN IBAIAN aurkitzen dugu BATAIOA hartzen. Jesusen bizitzan MOMENTU GARRANTZI-TSUA izan zen.

Jainkoaren grazia eta indarra Jesusengan agertua, izan bedi beti zuekin.

# # #
#
#
# # #

Ezaugarriak

 

OHARRA

Anai-arrebok: gaurko ospakizunaren momentu berezi bat bizi izango dugu orain. Ospakizunean lagunduko diguten EZAUGARRIAK aurkeztuko ditugu. Sakontasunez bizitzen ahalegintzen gara.


BATAIOKO PONTEA

OHARRA: Hemen dugu BATAIOKO PONTEA. Holako leku baten hartu genuen Jainkoaren seme-alaba izatea, FAMILIA batekoak izatea. Hor hasi zen gure kristau izatearen ibilbidea. Gogora dezagun momentu hori, GAURKOTUZ eta BIZIBERRITUZ.

Isioturik dagoen PAZKO ZUZIAK, Jesusen Pazkoaren misterio ederrean murgiltzen gaitu.


OTZARA BAT KANDELAZ BETERIK

OHARRA: Kandelaz beteriko otzara honek, Jainkoaren maitasunean bat egiten gaitu: beragandik hartutako argia erabili dezagula gure bizitza eta gure ondokoena argitzeko. Kristo Berpiztuak argitu gaitzala.


GATZONTZIA ETA LEGAMIA

OHARRA: Gatza eta Legamia ekarri ditugu; bizitza pozteko eta gozatzeko dugun konpromisoa agertu nahi dute. Munduko ore erdian, legami, indar eragile izatera deituak gara.


BIBLIA EDER BAT (Itun Berria)

OHARRA: Historian zehar Jainkoak bere herriari eta orain geuri eskaintzen digun HITZA dago liburu honetan. Hemen aurkituko ditugu, beste anai-arreba batzuekin elkarturik, egin nahi ditugun Jainkoaren bideak. Bere nahia egiten jarraitu gura dugu.


LURREZ BETERIKO ONTZIA

OHARRA: Lurrez beteriko ontzi honekin gure pobretasuna eta hauskortasuna agertu nahi ditugu; baina baita ere Nazareteko Jesusek gure bizitza eratzen jarraitzeko prest gaudela.


HAZIEKIN BETERIKO ONTZIA

OHARRA: Ontzi honekin gure zeregina agertu nahi dugu: Jesusen Mezuaren EREILE izatera deituak gara.


MAHATS MORDO BAT ETA GALBURU BATZUK

OHARRA: Mahats mordo eta galburu hauek gure elkartearen batasuna agertu nahi dute. Denok, anai-arreba lez bizitzera eta Jainkoaren egitekoan parte hartzera deituak gara. Eukaristian denok bat egiten dugu.


KANTUA

URA! URA! BURURA, BARRURA
JAUNA, ZURE SALBAMEN URA!


Pazkoako iturburutik
datozen ur onak dira.
Pazkoatik salbamen betez
ibaika datoz herrira!

Bataioko ponte maitetik
askatzaile datoz urak.
Erabat berrituko gaitu
ur hauen Espirituak.

# # #
#
#
# # #

Aldarria

 

SARRERA

Senideok: gure herri askotan, jaiei hasiera emateko, herritar guztiak ondo pasatzera konbidatuz, pertsona ezagun batzuk PREGOIA esaten dute.

Gaur hemen, zerbait handia ospatu eta eskertu nahi dugu: Jainkoa gizon egin da, gizakiokin batera BIZITZAKO BIDEA egiteko. Hauxe ospatu dugu Gabon aldian.

Gaur, Jesusen Bataioa ospatuz, Gabon jaiak amaitu eta Jesusek hartutako konpromisoa sakondu nahi dugu. Baita ere, kristau ibilbidea zein den jabetu.

Jesusen ondoan egin nahi dugu GURE BIDEA; noizbehinka bere ESKOLARA hurreratu eta bere ikasle finak izaten ahaleginduz.

Aldi berri honen iragarpena egiten dugu oraintxe PREGOI baten bidez.


IRAGARPEN - PREGOIAREN ALDARRIA

Ospakizun honetan elkarturik gauden senideok:
Jainkoak, Jesusen bidez gure artean jarraitzen duelako,
graziazko aldian jarraitzen dugu.
Eguberrietan horrela ospatu dugu
eta horrela bizi izaten ahalegindu nahi dugu.

Senideok, gaur Jesus Jordanen ikusten dugu.
Bataiatzailearen deia entzunez hara joan da,
Bataioa hartu du,
eta “Seme maitea eta kutuna” izendatua izan da.
Eta hor, Aitarengandik datorkigu
proposamen hau: “ENTZUN IEZAIOZUE”.

Benetan merezi duela konturatuz,
gure barrena irekitzen diogu
eta gure poza agertzen:

Denok:
JESUS, MUNDUKO ARGIA.
JESUS, ZINEZKO EGIA.
JESUS, BETIKO BIZIA.


Aitaren proposamena, Seme maiteari "entzutea" da,
horra guretzat ERRONKA.
Jordango Bataioaz
Jesusen bizitza guztiz aldatu zen:
Nazaret utzi, bere isiltasun aldia bukatu,
eta Aitaren gogoarekin bat eginda,
Jainkoaren EGITASMOA iragartzen hasi zen.
Ulertzeko egitasmoa:
Jainkoa Aita-Ama da, guztiak maite ditu,
eta seme-alabak elkar maite eta laguntzeko prest dauden
FAMILIA bakarra egin gura du.
Eginkizun eta dohain eder honi
“JAINKOAREN ERREINUA”
deitzen dio Jesusek.

Egitasmo hau pozez hartzen dugu
eta gure benetako gogoa agertzen:

Denok:
ZURE ERREINUA, OIHUKATZEN DUGU, JAUNA.
ZURE ERREINUA, ZURE ERREINUA, JAUNA.


Jesus Maisuak
EGITASMO BERRI hau bizitzera gonbidatzen gaitu,
bere ESKOLARA hurreratzera,
gure izatea sustraitik aldatuko duen
ESPERIENTZIA berri bat izatera,
Seme maitearen eta aukeratuaren pareko izan gaitezen.

Gonbidapen hau pozez onartzen dugu
eta bihotzez aitortu:

Denok:
JESUS, MUNDUKO ARGIA.
JESUS, ZINEZKO EGIA.
JESUS, BETIKO BIZIA.


Senideok, Jesusek bere eskolako izatea
eta beste zerbait gehiago eskatzen digu.
Aitak berari emandako Misioa,
gurekin ELKARBANATU gura du.
Bere antzera BATAIATUAK izan garenok,
TESTIGUAK, APOSTOLUAK ETA BIDALIAK
izatera deituak gara.
Bera beti gure artean izango dugu,
eginkizun berean,
gure itxaropena sendotuz,
gure iluntasunak argituz
eta egiten gabiltzana benetakoa dela agertuz.

Egun berezi honetan,
bere Berri Onaren IRAGARLE izatea
proposatzen digu.

Ahulak izan arren, pozez,
gure konpromisoa agertzen dugu:

Denok:
ZURE ERREINUA, OIHUKATZEN DUGU, JAUNA.
ZURE ERREINUA, ZURE ERREINUA, JAUNA.


Senideok,
GAUR ETA HEMEN,
Jesusen oinatzak jarraitu gura ditugu.
Gure arteko batzuk,
Jesusen eta bere Berri Onaren IRAGARLE
IZATEAREN KONPROMISOA eskuratzen dute.
Gure zoriona eta esker ona beraientzat,
jarrai dezatela gurekin kontatzen,
eta beraien eginkizuna gogo onez bete dezatela.

Kantuz agertzen dugu gure egitekoa:

Denok:
Jesukristo, zu zara, zu, denon Jaun:
gaur zu nagusi agertuz, nork iraun?
Fededunak, ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak etorri behar du.
Denok zutik eskutik hartu elkar:
Kristo beti guk argi, guk indar.

Fededunak, ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak etorri behar du.
Denok zutik eskutik hartu elkar:
Kristo beti guk argi, guk indar.














































































































ELKARTEAREN OTOITZA

Jainko Aita-Ama ona:
Egun hauetan ospatu dugun misterio ederrean,
zure Seme maitearen oparia eman diguzu.
Baina, gainera, nahi izan duzu
Jordaneko bere Bataioan,
bere MISIOAN parte hartzera
deituak sentitzea.

Aita-Ama,
emaguzu zure Espiritua,
pozik eta erantzukizunez,
Maisuaren ESKOLAN parte hartuaz,
bere mezuaz jabetu gaitezen geurea eginez,
eta gure anai-arrebei iragartzeko gai izan gaitezen.

Aita-Ama ona,
bedeinka itzazu gure anai-arrebak;
elkartearen izenean,
gure ume, gazte eta nagusien
KATEKISTA-EBANJELIZATZAILE
izateko konpromisoa hartzen dute.
Euren bitartez Zu hobeto ezagutzeko aukera izan dezatela.
JESUKRISTO GURE JAUNAREN BITARTEZ.

# # #
#
#
# # #

Hitzaren argitan

 

SARRERA

Senideok: Jainkoaren Hitza entzuteko prestatzen gara. Historian zehar, Jainkoa momentu berezi bat prestatzen joan zen: bere Semeagan Jainko izatea agertu zigun, gure artean bizi izan zen, eta bere Misioan parte hartzera gonbidatzen gaitu.

Lehenengo irakurgai honetan Paulo apostoluak tesalonikarrei egindako zati bat entzungo dugu; sinesten dugunaren testiguak izatera deitzen digu.


1. IRAKURGAIA: Tesalonikarrei Lehen Gutuna 1, 2-10

Senideok:
Eskerrak ematen dizkiogu beti Jainkoari zuek guztiongatik, gure otoitzetan gogoan zaituztegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.

Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, berak aukeratu zaituztela. Izan ere, guk zuei hots egindako berri ona ez zitzaizuen hitz hutsez eman, Espiritu Santuaren indar beteaz baizik. Ongi dakizue zuen artean egin genuen guztia zuen onerako izan zela.

Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zenioten, atsekabe askoren artean izanik ere, Espiritu Santuaren pozez onartu baitzenuten Jainkoaren mezua. Horrela, eredu gertatu zarete Mazedonia eta Akaiako sinestedun guztientzat. Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedonia eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea, guk ezer esan beharrik gabe. Beraiek kontatzen dute, hain zuzen, nolako harrera egin zeniguten zuengana joan ginenean eta nola, sasijainkoak utzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana itzuli zineten, berau zerbitzatzeko eta zerutik etorriko den beraren Seme Jesusen zain egoteko. Jainkoak hilen artetik piztu du Jesus, eta beronek askatuko gaitu etortzekoa den haserre-zigorretik.


KANTUA

AGERTU ZURE ERRUKIA.
BEDEINKA, JAUNA, ZURE HERRIA.


Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
Haren bideetan dabilena.
Zeure eskuen lana duzu jango,
zoriontsu izango zara eta ondo zaizu joango.

Zure emaztea mahasti emankorraren antzean,
zure etxe-barruan;
zure semeak orio-kimuen antzean,
zure mahai-inguruan.


EBANJELIOAREN OHARRA

Jesus Jordan ibaian bataitua izan zeneko unea gogoratuko dugu; hantxe entzun zituen hurrengo hitzok: “Hauxe da nire semea, nire aukeratua”; eta berari “entzuteko” deia egiten zaigu.

Baita ere, Jesusek, BIDE BAT eta ZEREGIN BEREZI BAT eskaintzen digu. ALELUIA abestuz prestatzen gara Biziaren Hitza entzuteko.


EBANJELIOA: Mateo 3, 13-17

Aldi hartan, Jesus Galialeatik Jordana etorri zen eta Joanengana agertu, honek bataia zezan. Joanek, berriz, ez zion utzi nahi, eta honela esaten zion:
- «Ni naiz Zuk bataiatu beharrekoa, eta Zu al zatoz niregana?».
Jesusek erantzun zion:
- «Utzi oraingoz; horrela bete behar dugu Jaungoikoak nahi duen guztia».

Orduan Joanek utzi egin zion. Jesus, bataioa harturik, atera zen berehala uretatik; zerua zabaldu zen, eta Jaungoikoaren Espiritua ikusi zuen uso-idurian jaisten eta bere gainera etortzen. Eta zeruko mintzo batek honela esaten zuen:
- «Hau da nire Semea, nire Maitea; Honengan dut nire atsegina».


EBANJELIOA: Mateo 5, 13-16

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Zuek zarete lurraren gatza. Eta gatza gezatzen bada, zerekin gazituko da? Kanpora botatzeko eta oinpean zapaltzeko bestetarako ez da.

Zuek zarete munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi-gainean dagoen herria. Argia ere pizten denean, ez da lakaripean ipintzen, argi-mutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egin diezaien.

Bego piztuta zuen argia ere gizonen aurrean, zuen egite onak ikus ditzaten, eta zeruetan dagoen zuen Aita gores dezaten».


AZALPENA - GOGOETA



DEIAREN ETA BIDALKETAREN EZAUGARRIA

OHARRA – AZALPENA

Anai-arrebok: ospakizun honetan mezu asko heldu zaizkigu. Guztiak, oraintxe biziko dugun momentua argitzeko izan dira.

Ospakizunaren hirugarren zati hau, KATEKISTA-EBANJELIZATZAILE izango direnei deituaz hasiko gara; eta elkartearen izenean Apaizak onartuko ditu.

Ondoren, mundu guztiko kristauak elkartzen gaituan sinesmena aitortuko dugu.


KATEKISTA-EBANJELIZATZAILEEI DEIA

SINESMEN AITORMENA

OSPATZAILEAK: Senideok: Jainkoaren Hitzak, gure sinesmenaren sustraiak Nazareteko Jesusengan eta bere Misioan daudela gogoratu digu; baita zein den GURE EGITEKOA: Jainkoaren erreinua eraikitzea den Jesusen egitekoan parte hartzea.

Hori horrela dela:
Sinesten duzue, Jesusek Abba-Aita deitzen zion biziaren Jainkoagan, gure izatearen hasieran dagoena, maite gaituena eta gure ONA eta biziaren osotasuna bilatzen duena? Jainko Aita-Amagan sinesten duzue?

DENOK: Bai, sinesten dut.


OSPATZAILEAK: Sinesten duzue Jesusengan, Seme maite eta aukeratua, Jainkoak berari entzuteko esan diguna. Sinesten duzue on eginez bizi izan zela. Sinesten duzue Jainkoarekin leiala eta gizakien ondoan egonez igaro zuela bere bizitza; maitasunez eman zuela bere bizia. Gurutzean hil zutela baina Aitak berpiztu egin zuela? Sinesten duzue Jesus gure Salbatzaileagan?

DENOK: Bai, sinesten dut.


OSPATZAILEAK: Sinesten duzue Aitak bidali zigun Jesusen Espirituagan, gure bidelagun bezala? Sinesten duzue berak bizi-berritzen duela Elizaren bizia eta gizon-emakumeen bihotzak berak sutzen dituala premian daudenengana hurbiltzeko? Sinesten duzue Biziaren Espirituagan?

DENOK: Bai, sinesten dut.


OSPATZAILEAK: Zuen bihotzera begiratuz: Jesusen Espirituaren laguntzarekin, zuen bizitza eta ekintzekin Nazareteko Jesusen mezuaren LEKUKO izatera konprometitzen zarete?

DENOK: Bai, konpromiso hori hartzen dut.


OSPATZAILEAK: Ebanjelizatzaile-katekista izatea eliz elkartearekin bat eginda bizitzera konprometitzen zarete?

DENOK: Bai, konpromiso hori hartzen dut.


OSPATZAILEAK: Prest zaudete zuen eginkizuna betetzeko behar diren tresnak erabili, norberaren heziketa zaindu, eta gure mundu honetan itxaropen eramaile izateko?

DENOK: Bai, prest nago.


OSPATZAILEAK: Berri onaren iragarle izateko, lan horretan iraun eta aurrera egingo duzuen hitza ematen duzue?

DENOK: Bai, nire hitza ematen dut.


OSPATZAILEAK: Senideok, geu gara gure anai-arrebak hartu duten konpromisoaren lekuko: gure elkartearen ebanjelizatzaile-katekista izatearena. Gure indar hutsez ezinezkoa den ezkero, Espirituaren laguntza eskatzen dugu.

Prest zaudeten ezkero, nik zuen Artzainak, gure ume, gazte eta helduen katekista-ebanjelizatzaile izatera BIDALTZEN zaituztet. Jesusen Berri Ona ezagutuaz, Erreinua eraikitzen ahalegintzen den Elizaren kide izan daitezen.

(Euren gainera eskuak luzatuz, jarraitzen du:)

Jainko Aita-Ama ona,
on guztien hasiera eta argi guztien oinarri,
zure maitasun misterioa gizadiari agertzeko,
BIZIAREN HITZA den zure Semea bidali zeniguna.

BEDEINKATU () aurrean ditugun anai-arrebok,
Katekesi-ebanjelizatze lanerako,
gure elkarteak aukeratuak;
Jesukristo eta bere mezua
leialtasunez eta zintzotasunez iragartzeko dohaina eman iezaiezu.

(Eskuan argizaria hartuaz hurrengo ezaugarria prestatzen dute.

Banan-banan aurreratu eta ospatzaileak agertzen dien Bibliaren gainean eskua jarriaz, haren berbak entzuten ditu:)


HARTZAZU JAINKOAREN HITZA. HAUSNARTU ONDOREN, ERAMAZU ZURE ESKUETAN, ZURE EZPAINETAN ETA ZURE BIHOTZEAN. ZU IKUSI ETA ENTZUTEN ZAITUENAK, JAINKOAREN HITZA EZAGUTZEKO AUKERA IZAN DEZATELA.

# # #
#
#
# # #

Otoitz unea

 

Jesusek ematen digun konfiantzarekin eta Espirituaren argitara, Jainko Aita-Amari zuzentzen dizkiogu gure eskariak.

1. Zure Berri Ona iragartzeko zeregina duen Elizaren alde eskatzen dizugu: gaurko gizon-emakume guztiagana heltzeko gai izan dadila. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2. Sinesmenean anai dugun Frantzizko Aita santuaren alde eskatzen dizugu: guztion laguntzarekin, ebanjelioaren esanetara biziko den Eliza eraikitzen joan dadila. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3. Katekista-Ebanjelizatzaile izateko beraien hitza eman dutenen alde eskatzen dizugu: kristau elkartearentzat pozgarri izan daitezen, bete itzazu zure argiz eta adorez. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4. Gogoan ditugu gure gaixoak, ezinduak eta beharrizanean sentitzen diren guztiak: gure kristau elkarte honek behartsu guztien ondoan egoten jakin dagiala. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5. Hemen gaudenon alde eta gure elkarte osoaren alde: bakoitzak GEURE BOKAZIOA jarraituz, elkartearen onerako zerbait eginez Jesukristoren jarraitzaile bezala agertu gaitezen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

# # #
#
#
# # #

Konpromezurako unea

 

EBANJELIZATZAILE-KATEKISTAREN OTOITZA

Jauna,
zure aukeraketa uste gabeko bideetatik iritsi da nigana.
Pertsona askoren bidez deitzen didazu,
-batzuetan ezagunak, besteetan ezezagunak-
euren testigantzaz, euren bizieraz, euren beharrizanekin.
Batez ere, behartsuen bidez deitzen diguzu
eta baita gure Elkartearen bitartez.

Zure ahotsa argia, hurrekoa eta sendoa da;
gure erantzuna bilatzen du eta zain dago,
erantzun zabala, konfiantzazkoa eta borondatezkoa,
morroikeriazko trabarik gabe, beldurrik gabe, baldintzarik gabe.

HEMEN NAUKAZU, JAUNA!

Eskerrak ematen dizkizut deitu eta aukeratu nauzulako
beste lagun batzuen lankide izateko,
Zureganako bidean.

Haientzat zure Ebanjelioaren testigu
izan nadila nahi duzu,
zure Erreinuaren mezulari,
berri onen oihulari,
argi piztua eta zabaldutako gatza,
haienen bizitzaren laguntzaile,
haientzat altxagarri izango den legamia,
haien bidelagun,
zure Espirituaz haien begirunezko gidaria.

Zure konfiantzari erantzuten jakingo ote dut?

Zure Hitzez aratu nazazu,
erein niregan zure bizi-mezua
eta bidali iezazkidazu zure euri eta eguzkia, ugari,
nire lur lehor eta alperrik galduaren gainera,
bizi-lorez eta fruituz jantzi dadin.

Oratu iezadazu zure eskuz nire eskutik,
biok batera askoren eskuak oratu ditzagun
eta pertsona asko bizi berri batera jaso ditzagun.

Eskerrak Zuri, Jauna,
ni aukeratu eta deitu nauzulako
nire anai-arreben
EBANJELIZATZAILE-KATEKISTA izateko.


ESKERRAK EMATEKO ABESTIA

ESKERRIK ASKO, JAUNA, BIHOTZ-BIHOTZETIK,
ESKERRIK ASKO, JAUNA, ORAIN ETA BETI.


Eskerrik asko, Jauna, gugan zaudelako
eta zure biziaz bizi garelako.

Zure hitzen gozotan zu gure gidari,
ogi eta ardotan Zu gure janari.

Erakutsi diguzu zure maitasuna,
ta maitasun bidea den zuzentasuna.

Zure antzera, Jauna, gaitezela ibili,
Zure antzera, Jauna, on eginez beti.


(Juanjo Elezkano - “A los pueblos - Jaunari” – Ed. Paulinas)

# # #
#
#
# # #

Agurra

 

AZKEN OHARRA

Anai-arreba eta lagun guztiok.

Gure Elkartearentzat gaur egun berezia da; elkar zoriondu gintezke. Jainkoak deika jarraitzen du; gizon-emakume, gazte eta helduak, BAKOITZAK geure bokazioari erantzun behar diogu. Gaur, gure Elkarteko batzuen KONPROMISOA ospatu dugu. Jesusen elkartea egiten joatea denon zeregina da.

Gaur, ESKERRAK ematen dizkiogu Jainkoari anai-arreba hauek hartu duten konpromisoagatik. Beraien eginkizuna betetzeko gu guztiokin kontatzen dute. Prest gaude lan eder honetan parte hartzeko?

Orain, BEDEINKAZIOA hartuko dugu; eta Jesusen jarraitzaile guztien Ama dugun Mariari abestuz bukatuko dugu gure gaurko ospakizuna.


BEDEINKAZIOA


AZKEN ABESTIA

Zure errukizko begiak, Ama,
arren itzuli izkidazu.
Negarrez dagon seme gaixoa
gozatutzen badakizu.
Ama zera ta semeen alde
zuk zer egingo ez duzu?
Gure saminak gozatutzeko
zaude bai hor aldaran zu. Ama...

# # #

 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa



 

 


bidean@bidean.net
orue