Hemen zaude: Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Igandeetako liturgia > Liturgia

C Zikloa - Urtean Zehar 1 - 3. igandea - 2019.eko Urtarrilaren 27a

Liturgia Salmoa

Ebanjelioa

Sarrerako oharra: MOTIBAZIOA

Ongi etorriak guztiok ospakizun honetara.

Senideok: Jesu Kristoren heriotzaren eta piztueraren oroigarria ospatzeko bildu gara hemen. Jainko Aitak elkartzen gaitu, guraso batek bere seme-alabak bezala, Hitza entzuteaz eta Jaunartzearen bidez Jesus beraren bizitzan partaide izan gaitezen.

Gure fedea eta gure bizitza ez dira izan hitz hutsez sortuak, maitasunez, jakinduriaz, ontasunez… beteriko hitzekin baino; gure guraso, katekista, hezitzaile, irakasle eta lagun guztien testigutza eta beren bizi koherentziari esker sortuak.

Senideok: igande honetan Jaunaren Hitzak berehalako erantzun betea eskatzen digu gure bizitzetan eta gure kristau konpromisoetan. Has dezagun ospakizun hau.

Irakurgaientzako oharrak

1. irakurgaia: Nehemias 8, 2-6. 8-10

Israelgo herria, erbeste aldiaren ondoren, Hitza entzutera eta adiskidetasunezko festaren otorduan parte hartzera deitua izan da. Jainkoaren Hitza entzutera eta Ituna berritzera deitua. Gu ere espiritua eta bizia den bere hitza entzutera eta hausnartzera deituak gara. Entzun dezagun.


2. irakurgaia: 1 Korintoarrei 12, 12-30

Bataioaren bidez, Kristok bere gorputzarekin, Elizarekin bat egiten gaitu. Desberdintasunean batasuna da errealitatea. Gorputz atal guztiak dira desberdinak eta beharrezkoak, eta guztiak elkarren zerbitzuan bilduak, oinazean eta itxaropenean elkartasuna azalduz. Hau da Paulo apostoluak adierazten diguna gogoeta honetan. Bihotzez, onartzen dugu bere testigantza.


Ebanjelioa: Lukas 1, 1-4; 4, 14-21

Ebanjelioko pasarte honek, indar handia eta berezia dauka. Jesusek sinagogan profetaren hitza eguneratu egin zuen eta bere buruari aplikatu zion. Profetaren hitza bete da. Behartsuak ebanjelizatzeko eta zapalduei askatasuna iragartzeko izan zen Espirituak gantzutua. Bizitasunez beteriko mezua dugu. Entzun dezagun.

Jainko herriaren otoitza

Jaunaren Espirituaren eskuetan ipinita, aurkez diezazkiogun gure otoitzak Jainko Aita-Amari premia guztien alde.

1. Jainkoaren Elizaren alde: Espirituaren deiari leial, aritu dadin mundu honetan Hitza argi iragartzen bizitzaren koherentziaz eta gizaki guztienganako presentziaz. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2. Por los pastores de la Iglesia, para que el amor a los y las pobres, a los y a las inmigrantes, a los y a las que nada tienen, sea su preocupación y signo distintivo de su entrega y servicio pastoral. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3. Kristauen batasunaren alde: pausoka-pausoka sendo dadin Kristoren Eliza bakarraren batasuna eta, egunen batean, fededun guztiok fede berdinean anaia-arreba bezala bizi gaitezen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4. Mundu osoan eta gure herrian bakea izan dezagun, eta gure agintariak saia daitezen elkarri entzuten eta pertsona bakoitzaren ideiak errespetatzen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5. Gu guztion eta gure elkartearen alde: Jaunarekin eta senideekin elkartzeko gunea izan dadin Jaunaren Hitza entzutean, otoitzean eta konpromisoan. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

Opagaiak aurkeztea

Oharra: erabilgarriak, "errazak" eta kristau elkartearen ibilbidean erabil daitezkeen "EZAUGARRI" ugari eskaintzen dugu.

Mesedez: Elkarte edota Liturgia talde bakoitzak aukeratu eta bere errealitatera egokitu beharko ditu.



HAUR MISIOLARIEN KARTELAREN AURKEZPENA

(Haur edo gaztetxo batek egin dezake. Ikusteko lekuan jarri dezala)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, gaur Elizak ospatzen duen HAUR MISIOLARIEN eguna gogoratuz dakarkizut kartel hau. Beronekin gure ebanjelizatzeko gogoa agertzen dizugu. Dohainik hartu dugun fedea ez da ezkutatzeko, besteei argi egiteko baizik. Fedearen alderdi hau gogoan izanez, transmititzeko ahaleginean ez dezagula etsi. Jauna, emazkiguzu kristau bokazioak eta misiolari bokazioak.


SOKA BATEN AURKEZPENA

(Elkarteko gazte batek egin dezake. Azalpena egiten duenean, kontsumoaren loturetatik askatzeko gogoa agertuz soka hori ebaki egiten du)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, soka honekin kontsumoaz daukagun lotura agertu nahi dizut; baita gure gizarteak saldu nahi dizkigun azaleko baloreak. Aurkezpen honetan soka hau zure aurrean ebaki egiten dut; lotzen eta menperatzen gaituen lotura guztietatik aske bizitzeko konpromisoa eskuratu nahi dugu eta Ebanjelioan agertzen diren baloreak onartu eta bizi. Lagun ezaguzu.


BIBLIA BATEN AURKEZPENA

(Elkarteko katekista batek egiten du)

OTOITZA – AZALPENA: Fedearen sarreran laguntzen nabilen ezaugarri gisa dakarkizut, Jauna, Biblia hau. Nire katekesiko kideentzat, zure Hitzaren balioa aurkitzen lagun izan nakiela; nire bitartez ikas dezaten entzuten eta bizitzara eramaten. Katekistak eta elkarteko guztiak, sinesteko eta bizitzeko behar dugun elikagai bezala har dezagun.


HAITZ HARRI BATEN AURKEZPENA

(Elkarteko pertsona heldu batek egiten du)

OTOITZA – AZALPENA: Jainko Jauna, harkaitz harri honekin, gure indarra eta aterpea zarela aitortzen dugu. Baretzen gaituen eta zure bakea dakarkigun hitza entzun nahi dugu. Inguruak ez digu eskaintzen giro hori, baina guk horrela bizi nahi dugu. Zure Seme maitearengan daukagun sinesmenean sakonduz, bere laguntza senti dezagula gure ibilbidean.

Agurra

Adiskideok: Jainkoaren Hitza entzutearekin eta haren mahaian parte hartzearekin pozik, geure jardunetara, geure etxeetara itzuliko gara, Jaunaren salbamena gaur bete dela gugan, haren maitasunaz bete garela gizaki guztiei adieraztera. Asma dezagun gure maitasuna senideen eta behartsuenen zerbitzuan ipintzen. Aste zoriontsua eta kristau testigantza zoriontsua!

Egun honetarako gogoeta

“Jaunak,
behartsuei berri ona eta lotuei askatasuna
iragartzera bidali nau”.





Jesusen PAUSOEI jarraitzen diegu. Berari ENTZUNEZ, Jesusen Bataio egunean Jainko Aita-Amak eginiko gonbitea onartzen dugu.

Gaurko liturgiak JAUNAREN HITZAK duen garrantzi bereziari buruz hitz egin digu. Lehen irakurgaiak Israel aurkeztu digu Jaunaren Hitza entzuten eta AMEN esanez onartzen. Ebanjelioan berdin: Jesus, beste judutar sinesmendun batzuekin, sinagogara doa, salbamenezko hitza entzutera eta azaltzera. Izan ere, Jainkoaren agerpenik behinenetarikoa bere HITZAREN bidez da.

Hitz honi ematen diogun erantzuna hauxe da: “Eskerrak zuri, Jauna” edo “Aintza zuri, Jesus Jauna”. Egiazko eta bihotzez esandako erantzuna izan bedi; fruitua eman ahal dezagun, hitz horrek blai eginda utz gaitzala. Jainkoak horrelaxe nahi izan bedi.

Gaurko ebanjelioaren arabera Jesusen EGITEKOA, “behartsuei Berri ona ematea; lotuei askatasuna iragartzea; eta itsuei, ikusmena. Zapalduei askatasuna eta Jaunaren graziazko urtea iragartzea” da. Zein da bere jarraitzaileen egitekoa? Eta GUREA?

Zoriontsuak Jaunaren Hitza ENTZUN eta ONARTZEN dutenak:
BIZI ARGIA izango dute!

 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa

"Jaunaren Izpiritua nire gainean dago"

(Lk 4, 18)

 

 


bidean@bidean.net
orue