Hemen zaude: Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Igandeetako liturgia > Liturgia

C Zikloa - Garizuma - 2. igandea - 2019.eko Martxoaren 17a

Liturgia Salmoa

Ebanjelioa

Sarrerako oharra: MOTIBAZIOA

Ongi etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.

Senideok: Garizumako Bigarren Igande honetan asmo hauek ditugu Eukaristia ospatzerakoan: Jesusi nekaldi eta heriotzaren bidetik zehar Piztueraraino jarraitzeko adorez eta itxaropenez betetzea.

Jesusi jarraitzeak eta Ebanjelioak, Eraldaketaren kontakizunaren bidez, guztioi eskaintzen digun mezuak, bizkorgarri izan behar luke guretzat, aldi zailetarako indarrak hartzeko. Azken batean, Jesusen aintza bera du Jainko Aita-Amak guretzat ere.

Ospakizun honek lagun diezagula fedearen abenturan hazten, Jesusek liluratuagoak izaten, bidean jartzen eta sarritan entzuten: “Hau dut neure Semea, nik hautatua, entzun berari”.

Irakurgaientzako oharrak

1.Irakurgaia: Hasiera 15, 5-12. 17-18

Testamentu Zaharreko atal bat entzungo dugu. Hor ikusten dugu Ituna dela Salbamen historiaren ardatza. Pertsona konprometitzen duen Jainkoaren ekimena da. Abrahamek, fededunak, entzun eta onartu egin zuen Jainkoaren Hitza, eta fidatu egin zen Hitz horretan. Jainkoaren Hitzarengan fidatzen, Hitz hori onartzen duena da fededuna. Entzun dezagun.


2.Irakurgaia: Filipokoei 3, 17 – 4, 1

Bataioaren bidez sartu gara Jainkoaren itunean. Paulo apostoluak bere urratsak jarraitzera gonbidatzen gaitu, zeruko hiritar garelako. Ezin gaitezke eror mundu honetan behin eta betiko etxea hartzeko tentaldian. Kristoren Gurutzea da bidearen osotasuna. Hona hemen apostoluaren gogoeta sakona.


Ebanjelioa: Lukas 9, 28b-36

Lukas ebanjelariaren ikuspegian, Kristoren Piztueraren aurrerakina da Tabor mendiko eraldaketa; atsedenaldia Jerusalemerako bidean. Jesusen bizitzan, Basamortuaren eta Kalbarioaren bitartean kokatzen da Eraldaketa. Hor eskaintzen zaigu Jesusen nortasun sakona. Onar dezagun.

Jainko herriaren otoitza

Zuzen diezazkiogun gure otoitzak Jainkoari, gure Aita-Amari, bere Seme Jesukristo eraldatu zuenari, beti maitasunez begiratzen digunari, esanez: ENTZUN, ARREN, JAUNA.

1.- Elizaren alde: Espirituaren indarrez, Jesukristorekin beti leial iraun dezan eta saia dadila bertan behera utzitako edo bazterturiko pertsonekin egiten den bidegabekeria soziala salatzen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2.- Kristau guztiak, Jesusek eramanak sentituz, pozez gainezka bizi gaitezen eta bizi-poz hori zabal dezagula arazoei aurpegia emateko adorerik gabe bizi direnen artean. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3.- Herri guztietako agintari guztien alde: saia daitezela gizartea eraldatzen, pertsona guztiek duintasunez bizitzeko duten eskabide guztiak errespeta dezaten. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4.- Garizumaren espiritua bizi nahi dugun guztion alde: Aitaren Seme kuttunari entzuteak lagun diezagula gure konpromezua berritzen, eta alai eta pozik bizirik, eralda dezagula bizitzea eta tokatu zaigun gizartea. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5.- Parrokiako gure Elkartea ez dadila lilura munduko handikerietan, eta jarrai diezaiola xalotasunez Jesusen hurbiltasunari eta onarpenari. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

Opagaiak aurkeztea

Oharra: erabilgarriak, "errazak" eta kristau elkartearen ibilbidean erabil daitezkeen "EZAUGARRI" ugari eskaintzen dugu.

Mesedez: Elkarte edota Liturgia talde bakoitzak aukeratu eta bere errealitatera egokitu beharko ditu.



ARGIONTZI BIZTU BATEN AURKEZPENA

(Eskaintza hau Elkarteko ekintzaile batek egin dezake, edo politikan, sindikatuan edo herri ekintzaren baten esku-hartzen duen Elkarteko pertsona heldu batek. Argiontzia mahai-buruari emango dio, eta horrek aldareko mahai gainean utziko du, ondoren horrela jarraituz)

OTOITZA – AZALPENA: Gaur argiontzi piztu hau dakarkizut, Jauna, zure Semearen antzaldatzea ospatzen dugun igande honetan. Argi hau Jesukristoren ezaugarria da. Aurretiaz bere piztuera adierazten duen argi motela da. Mundua eraldatzeko egintzan, nire eta Elizaren borroka hau, erakusgarri izatea nahi dut. Zure Seme Jesukristori jarraituz egin nahi dugu, eta azkena Zuk zeure Erreinuan oparituko diguzula jakinik.


GURUTZE BATEN AURKEZPENA

(Elkarteko gaixo edo adineko batek egin dezake eskaintza hau)

OTOITZA – AZALPENA: Nik, Jauna, Gurutzetxo hauxe dakarkizut, gaixotasunaren eta munduan honegatik edo hagatik sofritzen dutenen adierazgarri lez. Nire ustea hau da: Zuk zure Seme Jesukristoren Gurutzearekin bat egina hartzen duzula, munduaren salbamena haren bidez heldu zaigula sinesturik; izan ere, horixe duzu opari atsegingarri bakarra. Lagun iezadazu, Jauna, honi buruz gero eta gehiago jabetzen: Gurutzea dela bizitzaren ernamuin bakarra, eta zure Semearekin elkar banatzea itxaroten dugu. Gaixoen pozezko testigantzaren bidez, erakuts iezaguzu osasuntsuei gurutzea zein beharrezko den antzaldatze osorako.


IRRATI BATEN AURKEZPENA

(Elkarteko kide batek egiten du)

OTOITZA – AZALPENA: Komunikabideetan batez ere gure entzumena eskatzen duen irrati hau aurkezten dizut, Jauna. Baina gaur, zure HITZAREN entzule garela agertu nahi dizut; zure eskakizunetara adi egon nahi dugu. Joan Zure deiei zabalik egon nahi dugu.


ELKARTE ERRETIRO baten edo BIBLIARI BURUZKO IKASTARO baten erabilitako gaien TXOSTENAREN AURKEZPENA

(Elkarteko ekintzaile kide batek aurkeztuko du erretiroko edo ikastaroko gaien karpeta hau)

OTOITZA – AZALPENA: Gure Jaun eta Jainko, Zuk zeure Seme maiteari begiratzera eta gogoz entzutera gonbidatzen gaituzu. Benetan nahi dugu, Jauna. Hori dela-eta, gure Elkarteko azken ERRETIROko (edo Bibliari buruzko ikastaroko) langaiak aurkezten dizkizugu. Hobeto ezagutzen lagundu digu, baina hasitako bidean jarraitu beharra dugu. Garizuma honetan ere horixe egiteko konpromezua hartzen dugu.

Agurra

Eskerrak, Aita-Ama, sakramentu honetan zure Semearen Gorputza ematean, eta Garizumako gure konpromisoei leialak izanik, Pazkorako bidean bidaide egin gaituzulako. Leial jarrai dezagula gure penitentzia-bidean; kontura gaitezela heriotza eta nekaldia direla biziaren haziak. Kristau testigantzaz beteriko aste zoriontsua izan dezagula. Hala izan bedi.

Egun honetarako gogoeta

Laino izpi artean, Aitaren ahotsa entzun zen:
“Hauxe da nire Semea, nire maitea; entzun egiozue”




Joan zen igandean “irteteko agindua” hartu genian: GARIZUMEA hasten genian. Eta PAZKORAKO bidean jartzen ginen. Jesusen arrastoa jarraituz egiteko proposamena egiten zaigun; berak ere zalantzaren, nekearen, aginpidearen, “gauza errazen”... tentaldia nozitu zuelako. Baina Berak tentaldiak gainditu zituen. Bera bidaide edukitzea, egoera horiek zelan gainditu behar diren jakiteko bermea edukitzea da. Berak jarraitu zuen bidea hau izan zen:

- “Aitaren aurrean prestasun osoa”;
- Jainkoaren gauzetarako, “eskuzabaltasuna eta izate osoa eskaintzea”
- Bere senide gizakiekin “solidaritate bidea”.

Bigarren igande honek hurrengo hau azpimarratzen digu: Jesusekin HARREMON ZUZENEAN bakarrik etorri ditzatela aldaketa. Berari “ENTZUN” beharra dugu (hala diosku ebanjelioak), Abrahamen edo apostoluen antzera bere deiak “harrapatu gaitzala” (lehen irakurgaia eta ebanjelioa). Horretara, Kristoren maitasunetik ezerk ez gaitu aldenduko (bigarren irakurgaia).

Mezu ederra igande honek eskaintzen diguna. Naiz eta Berarekin bat egiteak GURUTZEA onartzea ere eskatu: Gurutze eta heriotza gabe ez dago Piztuerarik; nekaldi gabeko aintzarik ez dago.

 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa

"Aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion"

(Lk 9, 29)

 

 


bidean@bidean.net
orue