Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Domeketako liturgia > Liturgia

A Zikloa - Gabonak - JAUNAREN AGERKUNDEA - 2017.eko Urtarrilaren 06a

Liturgia Salmoa

Ebanjelioa

Sarrerako oharra: MOTIBAZINOA

Senideok: Ongi etorriak eta Errege egun zoriontsua!

Gaur poztasun osoz ospatzen dogu JAUNAREN AGERKUNDEA, Aitaren begien bistakoa, hurrekoa eta ikutugarria izan nahiaren jaia. Belenen, Magoekin batera aurkitzen dogu Ume-Jainkoa, gerlaria ez dan Mesias, bake egilea baino. Jainkoa Jesusengan agertzen da, guregana hurreratzeko, guri bere bihotza zabaltzeko eta gu han sartu gaitezan, bere bizian eta eginkizunean gu be partaide egiteko.

Hauxe da Jaunak gutariko bakotxari egin nahi deuskun oparia: gure fedeaz jabetzea, dohai hori ospatzea, haren gorputzaz parte hartu eta aurkitu daigula haren aurpegia eta Aita-Amaren maitasuna.

Ospakizuna hasten dogu.

Irakurgaientzako oharrak

1. irakurgaia: Isaias 60, 1-6

Isaias profeteak, irudi ugariz baliatuta, iluntasunaren erdian altxatuko dan argia iragarten dau. Argi horretarantz hurreratuko dira lurralde guztietako pertsonak salbazino bila. Guk be argi horretarantz hurreratu gura dogu, Aitak maite gaituala ziurrago jakiteko. Entzun dagigun.


2. irakurgaia: Efesotarrei 3, 2-3; 5-6

Salbazinoa guztientzat dala esaten deusku Paulo apostoluak; inor ez da gelditzen hortik kanpora. Jainkoa ez dago arrazei edo herrien nondik norakoari begira; Jainkoarentzat ez dago kanpotarrik. Guztiok gara etxeko, etxeko seme-alaba, guztiok gara bat Jesusengan. Onartu dagigun testigu leial honen gogoeta hau.


Ebanjelioa: Mateo 2, 1-12

Urruneko herrietatik urten eta izar baten argiari jarraituz, ume egindako Jaungoikoaren bila joan ziran erregeen abenturea kontatzen deusku Ebanjelioak. Gu, garanak garala, pribilegiatuak gara. Jainkoa gutariko bakotxari agertu nahi jako. Zabaldu daigun gure bihotza, gaur, hemen eta orain bizia dan haren Berbea entzuteko eta onartzeko.

Jaungoiko herriaren otoitza

Gu salbatzera bialdu deuskun Semearengan, seme-alaba egin gaituan Jainko Aita-Amari zuzentzen deutsaguz Eleizearen eta munduaren preminak.

1.- Eleizearen alde: Belengo Umeak bere barruan dauan egia sakona, keinuz eta berbaz aldarrikatu daian, eta andra-gizon guztientzat errespetu eta onarpen ezaugarri izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Umeen alde: solidario izaten txikitatik ikasi daien, eurak daukiena ez daukienakaz banatu daien, eta pertsona helduen maitasunez eta arretaz inguraturik hazi daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Misino herri diran munduko herrialde guztien alde: Jesusek dakarskun salbamena iragarteko, bokazinodun pertsona kontsagratuak izan daiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Misinoetan lanean dabilzan gizon eta emakume guztien alde: euren bizitzan Jaunaren Erreinuaren testigu izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Gu guztion alde: Magoen antzera, beti besteenganantz eta, batez be, preminarik handiena dabenenganantz hurreratzen bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Opagaiak aurkeztea

OHARRA: erabilgarriak, “errazak” eta denboraldi honen esanahia eta Kristau Elkartearen bidea argi eta garbi adierazten duten “EZAUGARRI” ugari eskaintzen ditugu.

MESEDEZ: inork ez dezala pentsa guztiak egin behar direnik. Elkarte edota Liturgia Talde bakoitzak aukeratu eta bere errealitatera egokitu beharko ditu.



INTSENTSUA AURKEZTEA

(Pertsona heldu batek egin leike. Intsentsu ontzia eta intsentsua eroan altara aurrera eta intsentsu ontzira bota; nahiko ke eta usain atarateko beste. Eta gero dino:)

OTOITZA – AZALPENA: Magoak be, Belengo estalpean, intsentsua eskeini eutsuen. Alkartearen izenean, usain gozo hau eskeintzen deutsut, Jauna. Mundu honen erdian, zure usain gozoa izan gura dogu. Maitasuna, eskeintza, hurtasuna eta zerbitzua nahastuta dagozan usain gozoa. Holan gurtzen zaitugu lurrera etorritako zure Semearengan.


ESTALPEKO UMEA ETA KRISTAU ELKARTEA INTSENTSUZ LURRUNTZEA

(Alkarteko buruak, estalpeko umea eta, gero, batutako herri osoa lurruntzen ditu)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, intsentsu lurrun honegaz, Umea gurtu gura dogu. Zu, Beragan zagoz, eta gure Jainko eta Jaun bakar lez gurtzen zaitugu. Usain gozo honegaz hartu eizu gure esker ona. Zu, gizaki guztiengan ikusi gura zaitugu; euren zerbitzuan be, Zeu gurtu gura zaitugu. Zure Seme Jesu Kristoren bizitzan eta oparian bat egin gura dogu.


JOSTAILU BATZUEN AURKEZPENA

(Alkarteko ume guztien izenean eurotariko batek egiten dau)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, egunokaz hartu doguzan jostailu batzuk itzi doguz hor, jaiotzaren aurrean. Pribilegiatu batzuk garanez, gauza asko hartu ditugu. Hemen aurkezterakoan gauza bi esan nahi deutsuguz: munduko ume guztiekaz eta batez ere pobreenekaz bat egin nahi dogula. Eta bigarrena, gure jostailuak besteekaz alkar banatuko doguzala agertzen deutsugu.

Agurra

Senideok: ospakizuna amaitzera doa. Kutsatu gaitezan umeen alaitasunean, xalotasunean eta tolesgabetasunean; gozatu daigun erregeen jaian. Baina ez daigun ahaztu opariak ez dirala garrantzitsuenak; BESTEENTZAT OPARI izatera deituak gagoz. Egun honeetako zalapartaren erdian izango ditugu bost minutu, maitasunez belaunikatu eta Belengo Umeak azaltzen deuskun maitasunaren misterioa onartzeko. Familiako jai zoriontsua!

Egun honetarako gogoetea

“Izarra urteten ikusi dogu, eta gurtzera gatoz”



GABONETAN jarraitzen dogu, eta AGERPENAREN jaia (Erregeen jaia) ospatzen dogu; ametsez eta opariz beteriko gau bat baino zerbait gehiago da. Munduko iluntasunean, distiratsu urten dauan ARGIAREN jaia dogu. Argi horri esker, gizaki guztiok, edozein izaeratakoak eta arrazatakoak, Mariagandik jaio dan SALBATZAILEA aurkitu geinke. Guzti hau zergaitik…?

- Jainkoa GUZTIONTZAT dalako; Jainko BANATUA, ZATITUA: Jainkoa ZERBITZARI egin da, ez gitxi batzuentzat, bila dabilzan guztientzat baino. Hau bai benetan danon eskura dagoan Jainkoa dala!

- Horregaitik, GAURKO EGUNA, Jainkoaren BILA dabilzanen eguna da; dana itzi (segurtasuna, lurra, familia…) Jainkoaren BILA joateko. Magoak, bila dabilzan “eta izarra ikusi daben” guztien ezaugarri dira. Eta… zelan ez!, AURKITU egiten dabe, nahiz eta itxura eskasean, babes bako ume batengan.

Mezu ederra eta sakona gaurkoa. Belenerantz doan taldean aurkitu geintekez. Gure bizitza aldatu daiteke!

Egun zoriontsua,
Jainkoaren BILA dabiltzanentzat!

 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa

"Eguzki-sortzaldean Aren izarra ikusi dogu-ta, gur egitera gatorkioz"

(Mt 2, 2)

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue