Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Domeketako liturgia > Liturgia

A Zikloa - Urtean Zehar 1 - 4. domekea: JAUNAREN AURKEZPENA - 2020.eko Otsailaren 02a

Liturgia Salmoa

Ebanjelioa

Sarrerako oharra: MOTIBAZINOA

Ondo etorriak, senideok.

Dirala 40 egun, pozez gainezka ospatu genduen JAUNAREN JAIOTZAREN JAI HAUNDIA. Jainkoa gu lako bat eginda. Herriak argitzen dituen ARGI autortu genduen.

Gaur, JESUSEN TENPLUKO AURKEZPENAREN jaia ospatzen dogu. Legezkoak betetzeagaitik bakarrik ez, baita, eta batez ere, herri fededunarekin bat egiteko aurkezten dabe. Han Simeonek eta Anak, Espiritu Santuak eraginda, herri guztien ARGI izatera Jainkoaren izenean etorritako Salbatzailea ikusi eben haur txiki harengan.

Guk, bardin antzean, Espiritu Santuak familia bakarrean alkartuta, Jesusengan, gure bizien ARGIAgan dogun fedea autortuko dugu. Eta indartsu sentitu deigula Harek egiten deuskun deia; pertsona guztiei bizitzan behar daben argia aurkitzen lagundu deiegun.

(Guk bedeinkatu egingo ditugu eskuetan daukaguzan kandela honeek; TESTIGUA hartuko dogu. Kandela honeek, gure kristau konpromisoa bizi nahi dogula agertu nahi dabe).

Eukaristia honek lagundu deiskula Jauna ARGI lez aurkitzen, guztientzat argi izan gaitezan.

Irakurgaientzako oharrak

1. irakurgaia: Malakias 3, 1-4

Beste profeta guztien misino eta lan bardina dau Malakias profetak: herriaren fedea eta itxaropena bizkortzea, Jaunak, hur dalako, bere mezulariak bialtzen dauz-eta. Holan gertatzen danean, inor ere ezingo da gelditu sorgor; itxaroten dan agindutako zuzentasuna errealitatea bihurtuko da. Onartu dagigun gogoeta hau.


2. irakurgaia: Hebertarrei 2, 14-18

Jainkoaren Semea gizon egin zalako, guztiok gagoz familia bakar bat egitera, alkarturik eta alkar zerbitzen bizitzera deituak. Jesusek okerra eta heriotza desegin zituen, ona bidegabekeriaren gainetik dagoela frogatzeko; eta hori ez eban urrineko zeruetatik egin, apaltasunetik, zerbitzutik, bizia gure alde emonez baino. Entzun dagigun mezu pozgarria.


Ebanjelioa: Lukas 2, 22-40

Tradizinoaren arabera, Jaunari tenpluan aurkezteko eroan eben Jesus Jerusalenera. Hantxe ezagutu eben Salbatzaile lez, guztiek bizi ugaria izan egien etorritako munduko ARGI lez. Gure leialtasunaren, guk geure burua emoten dogun neurrian helduko da argi hau pertsona guztiengana. Benetan PROPOSAMEN interesgarria guretzako, gaur eta hemen.

Jaungoiko herriaren otoitza

Jesusen jarraitzaile eta borondate oneko gizaki guztiekin alkarturik, aurketuz deioguzan Aita-Amari gure otoitzak, haren seme-alaba izatean uste osoa jarrita.

1. Jesusen Eleizaren alde: edozer gauzagaitik sufritzen dagozanentzat, Espiritu Santuak eraginda, bake, itxaropen eta maitasun iturri izan dadila. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2. Herri guztietako gobernuen alde: gizakiok behar dogun bakea lortzeko bide barriak eraikitzen ahalegindu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3. Baztertuen alde, egunero euren orduak eskaintzen dabezenen alde: lan eder horretan aurrera egin dagien eta gure hurtasuna eta solidaritatea ere sentitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4. Pertsonen eta herrien arteko bakearen eta adiskidetzaren bila dabizanen alde: sekula ere aspertu barik, itxaropenerako arrazoiak bilatzen eta aurrera egiten jarraitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5. Gure (Parrokiako) Alkartea Jainkoaren argiz bete dadila, eta asmatu daiala Jesusek dakarskun itxaropena eta argia guztiengana helduazoten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Opagaiak aurkeztea

OHARRA: erabilgarriak, “errazak” eta denboraldi honen esanahia eta Kristau Elkartearen bidea argi eta garbi adierazten duten “EZAUGARRI” ugari eskaintzen ditugu.

MESEDEZ: inork ez dezala pentsa guztiak egin behar direnik. Elkarte edota Liturgia Talde bakoitzak aukeratu eta bere errealitatera egokitu beharko ditu.



ARGIA AURKEZTEA

(Ondo legoke bateoko pastoralean dabilenen batek egitea)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, ospakizun honetan gagozan guztion izenean, argi hau eskeintzen deutsut, altarean dagoenarekin bat eginik. Bateoak gugan dauan eragina agertu nahi deutsut. Zure Seme Jesu Kristo Berbiztuak biztu dau gure barruan, eta munduaren erdian gu ere argi izatea nahi dau. Emoiguzu iluntasunean ere beti argia izateko grazia.


EBANJELIOEN AURKEZPENA

(Pastoraltzan dabilen batek egin daike)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, Ebanjelioak aurkezterakoan zure Seme Jesu Kristoren jarraitzaile izaten jarraitzeko dogun gogoa agertzen deutsugu. Zure ikasleen liburua dogu. Gure izate osoa hareei loturik dago. Ebanjelioa jarraituz eskeindu nahi dogu gure bizitza osoa. Gure bizitzak Jesu Kristonarekin bat egin dagiela; berak osotu daizala gure hutsak eta bardindu gure zuloak. Gure gogo hau egi bihurtzeko emoiguzu indartuko gaituen zure Espiritua.


ESKU HUTSEN AURKEZPENA

(Andra batek egin leike. Esku hutsak erakutsirik dino:)

OTOITZA – AZALPENA: Hemen naukazu, Jauna, esku hutsik. Nire ezereza agertzen dabe, baina zuk beteko dituzun konfiantza daukat. Alkarte osoaren izenean, gure bihotz apala eskeintzen deutsut, Zuk zure graziaz beteko dituzun itxaropenaz. Jauna, zure Semeari zintzotasunez eta leialtasunez jarraitzeko emoiguzu behar dogun laguntza, emoiguzu bere Gorputza gure bizitzen janari lez.


ESKU HUTSEN AURKEZPENA

(Andrazko batek egin leike. Esku hutsak erakutsirik dino:)

OTOITZA – AZALPENA: Hemen naukazu, Jauna, esku hutsik. Nire ezereza agertzen dabe, baina zuk beteko dozuzan konfiantzea daukat. Alkarte osoaren izenean, gure bihotz apala eskeintzen deutsut, Zuk zure graziaz beteko dozuzan itxaropenaz. Jauna, zure Semeari zintzotasunez eta leialtasunez jarraitzeko emoiguzu behar dogun laguntza, emoiguzu bere Gorputza gure bizitzen janari lez.


GOSEAREN AURKAKO KANPAINAREN HORMA IRUDIAREN AURKEZPENA

(Gosearen aurkako kanpaina hori prestatzen joateko egiten dogu hau. Karitasen edo beste talde baten konprometiduta dabilen batek egiten dau)

OTOITZA – AZALPENA: Muga guztien gainetik dagoen ekintza honek, maitasunaren eta karitatearen unibertsaltasuna agertzen deusku. Gosearen aurkako Kanpaina honetan parte hartuaz, mugarik ezagutzen ez dauan maitasunaren agindu horrekin bat egiten dogu. Gizaki guztiak zure seme-alaba diran ezkero, hareengana hurreratzeko bide bat dogu ekintza hau.

Agurra

Anai arrebok: liturgiak Jesusen pausoak jarraitzera konbidatzen gaitu; Jordaneko Bateoan “Seme kutun eta maitea” lez aldarrikatua izan zana. Hori bera, BIDERAKO ARGI lez eskeindu jaku gaur. Horrela aurkitu eben Simeon eta Anak eta guk ONARTZERA konbidatzen gaitu besteentzat ARGI izan gaitezan. Zeregin ederra gure ibilbidean!

Berak argitu daizala gure bihotza eta burua, eta berak gugaitik egindakoa guk besteen alde egin deigula. Kristau testigantzaz beteriko aste zoriontsua!

Egun honetarako gogoetea

“Herriak argitzeko Argia
eta Israel herriaren Aintza”




Jesusen Bateo egunean berari ENTZUTEKO gonbidapena jaso genduen: horretan gabiltza. Joan zan igandean ebanjelariak laburpen eder hau egin euskun: Jesusek Jainkoaren BARRI ONA iragarten eban (hau da, “Jainkoaren ebanjelioa”) eta eginbehar hori garrantzitsua zan ezkero, beste batzuk deitu zituen, Pedro, Andres, Juan, Santiago… eta berehala berekin bizitzen hasi ziran.

Jesusen bidea jarraitze horretan, igande honetan liturgia lagun dogu eta jai berezi eta esanguratsua aurkezten deusku: JAUNAREN AURKEZPENA. Gure artean Kandelaria edo Argiaren eguna lez ezagunagoa dana. Jai honek Gabonetan bizi izandako zerbait gogoratzen deusku: bere zain eta bere bila dabizanen bihotzak argitzen dituen ARGIA dogu Jesus.

Eleizan egoten ziran Simeon eta Ana izango dira Ume honengan Jainkoaren presentzia barria eta betikoa ikusiko ebenak; Simeon zaharra pozik dago bakean hiltzeko bere begiak Salbatzailea ikusi ondoren. Gabonetan gertatukoaren antzekoa da: behartsuak eta apalak, zain dagozanak aurkitzen dabe benetako presentzia salbatzaile lez.

Gure eguneroko bizitzan behar dogun ARGIA Beragan aurkituko dogunaren itxaropenaz, Bere oinatzak jarraitzea da bere jarraitzaileoi egiten jakun PROPOSAMENA. Horregaitik, gaur, kandelak eskuan harturik, bere argiak gure bihotzak eta buruak argitzen dituela aldarrikatuko dogu.

Esperientzia hori bizi dogun neurrian helduko gera besteengana, eta Kristoren Argiak dauan esangura eta sakontasuna eskeintzeko gai izango gara. Hau da egiten jakun deia: Beragandik hartu besteei eskeintzeko.

ZORIONTSUAK KRISTOREN argitan dabizanak:
BIZIAREN ARGIA izango dabe-ta!
Zoriontsuak bere EGITASMOAN sinisten dabenak!

 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa

"Orain bai, Jauna,… itzi zeinke zure morroi hau bakean joaten"

(Lk 2, 29)

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue