Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Domeketako liturgia > Liturgia

B Zikloa - Urtean Zehar 2 - 32. domekea - 2018.eko Azaroaren 11a

Sarrerako oharra: MOTIBAZINOA

Ondo etorriak sinismen ospakizun honetara. Bere Hitzaren eta Mahaiaren inguruan alkartu gaitu Jesu Kristok beste anaia-arreba batzuekin batera.

Liturgia Urtearen amaierara goaz (domeka bi falta dira), eta Jesus Maisuak biderako GIDA bat eskeintzen deusku bere jarraitzaileoi. Gaur, alargun bi ipiniko deuskuz bizitzarako eredu lez. Euren pobretasunean eta beharrizanean, Jainkoaren eta bere egitekoaren presentzia dira. Hori baino ez!

Hitz horrek gure bizitza argitu daiala; Berak elikatu gaizala bere lekuko izan gaitezan; gure bizitzagaz agertu daigun Berak eskatzen deuskuna.

Holango jarrereaz hasi daigun ospakizuna.

Irakurgaientzako oharrak

1. irakurgaia: 1 Erregeak 17, 10-16

Jainkoak agindutako misinoaz zintzoa izan gura dau Elias profeteak, eta bere herrian dagoan sasi jainkoen gurtzeaz aurrez aurre aurkitzen da. Itunagaz zintzoa izatea da bere helburua. Horretan dabil. Eta egiteko horretan, profetea onartzen dauan kanpotar alarguna agertzen jaku. Entzun daigun.


2. irakurgaia: Hebertarrei 9, 24-28

Hebertarren idazleak izaera barri baten hasieran Kristo ipinten deusku, eta erreferentzia puntu bihurtzen da: bere bizia eskeintzen dau Beragan sinisten dabenei bizi barria emoteko; bigarrenez jatorkunean eroango dau bere betetasunera. Onartu daigun testigutza hau.


Ebanjelioa. Markos 12, 38-44

Gaurko ebanjelioak Jesusen giza ikutua agertzen deusku; alargun behartsu baten jokabidea ipinten deutse eredu lez bere ikasleei. Bere eritxiz, Jainkoarentzat maitasunezko eskuzabaltasunak handikeria guztiak baino gehiago balio dau. Ikasgai ederra!

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok: otoitz egin deiogun gure Jainko Aita-Amari, munduko gauzak gizakientzat sortu ebazanari, eta Jesu Kristogan senide egin gaituanari.

1.- Jainkoaren Eleizearen eta bertan ministeritza zerbitzua daukienen alde: Jaunaren adibideari jarraituz, pobretasunaren eta eskuzabaltasunaren lekuko izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Munduko agintarien alde, batez be gure herrikoen alde: danen ona bilatuz, ondasunak gizaki guztien esku egon daitezan: lana, etxebizitza eta gizakien garapen osoa. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Lurreko behartsuenen alde, umezurtz, alargun eta pentsino txikiak daukiezanen alde: kristau alkarteetan laguntza eta itxaropentsu biziten lagunduko deutsen alkartasuna aurkitu daien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Pastoralean eta gazteakaz lanean dabilzanen alde: euren denporea pozez eskeini daien eta oztopoak oztopo, eurak ereiten dabenak Jesu Kristoren eta bere Ebanjelioaren jarraipenean fruitua emon daian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Otoitzean alkartu garanon alde eta gure alkarte osoaren alde: gure bihotza barri onera bihurtu, Kristogaz bat egin, zuzentasunaren alde jokatu eta behartsuenekin solidarioak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Opagaiak aurkeztea

Oharra: erabilgarriak, "errezak" eta alkartearen ibilbiderako lagungarri lez eskeintzen doguz keinu honeek.

Mesedez: inork ez daiala pentsatu, holan egin behar diranik. Alkarte edota Liturgia talde bakotxak aukeratu eta bere errealitatera egokitu beharko ditu.



DIRU BOLTSA BAT AURKEZTEA

(Alkarteko pertsona heldu batek egin leike)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, diru boltsa hau dakartsut. Gure ahalegin eta burruka asko berak sortzen ditu. Diru barik ezin geintekez bizi. Beharrezkoa dogu biziteko. Zu, ostera, pobretasun gorrian bizi izan zinan, eta holan bizi ziranak zoriontsuak zirala esan zeunskun. Jesus Jauna, erakutsi eiguzu gure bihotzak maitasun osoz maite gaituan Jainko Aita-Amarengan ipinten.


INAUSTEKO ARTAZI BATZUEN AURKEZPENA

(Alkarteko nagusi batek inausteko artaziak aurkezten dauz)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, inausteko artazi honeek dakartsudaz. Badakigu zertarako diran: errama batzuk ebagi ezkero besteak indar barritzen dira. Jesukristo zure Semeagan sinisteak ere inausketa edo heriotza dakar biztuerarako bide lez. Itxaropen horrek eroan gaizala Jesu Kristogaz bat eginda bizitzera.


EBANJELIO LIBURUTXOAREN AURKEZPENA

(Katekesiko arduradun batek egiten dau)

OTOITZA – AZALPENA: Jauna, Ebanjelio liburu hau aurkezterakoan, eurak jarraitzeko eta iragarteko konpromisoa agertzen deutsugu. Zure Semearen ikasleen liburua dogu. Hortxe oinarritu nahi dogu gure bizitza. Hori jarraituz zure Seme Jesukristogaz bat egin nahi dogu, Berak osotu dagian guk ezin doguna edo falta jakuna. Jauna, gure gurariak egi bihurtzen joateko zure Espirituaren laguntza eta argitasuna eskatzen deutsuguz.


OSASUN PASTORALTZAKO TALDEAREN AURKEZPENA

(Holako talderik balego, bertako kide batek egiten dau aurkezpena. Eta zerbait idatzita balego, eleiztarrei eskaini)

OTOITZA – AZALPENA: Osasun Pastoraltzan gabizanon izenean, guk egiten dogun lana aurkezten deutsugu, Jauna. Zure Seme Jesukristogandik ikasi dogu gaisoen, behartsuen eta baztertuen ondoan egoten. Bere izenean hau da egiten doguna: gaisoekana hurreratu, euren ondoan egon eta euren preminak entzun. Jauna, lan eder hau aurrera eroateko, zure laguntza eskatzen deutsugu.

Agurra

Senideok: Jauna goratu eta Jesu Kristoren salbamena ospatzeko alkartu gara. Bere jarraitzaile izatea gaurkotu dogu, eta orain geure bizitzara eta eguneroko zereginetara goaz. Gogoan izan daigula Jaunarentzat gure bihotz barruan dagoanak kontatzen dauala. Itxurakeriak pauso laburra dauka. Ebanjelio testigantzazko aste zoriontsua!

Egun honetarako gogoetea

“Zoriontsuak espirituan behartsu diranak,
eurena da-eta Zeruetako Erreinua”




Beste behin ikusten dogu Jainkoaren Berbearen mezua arrarotxoa dala; hau da, “ez da logikoa”. Domeka honetan gure EREDU eta jarraibide lez alargun bi ipini deuskuz (eta denpora haretan benetan “pobreak” ziran; eta historia errepikatu daiteke). Eta ez “alargun” edo “pobre” izatearren, biziteko eragaitik baino: ALKARTASUNA, ESKUZABALTASUNA eta gehitu daitekezan hainbat gauza gatik.

Guri, “gizaki jakintsuak” garanez, eukitea (dirua, ospea, boterea, agintea…) izatea baino garrantzitsuagoa da (solidarioak, apalak, zerbitzariak, eskuzabalak…). Mezu honek txarto izten gaitu; “eukitearen egarriaz” zenbat eta harrapatuago egon hainbat eta txarrago izten gaitu.

Maitatzeko gaitasuna, samurtasuna, zerbitzua, laguntza, bizitza dohai lez hartzeko gaitasuna, bere neurrian baloratzeko gonbitea da. Jainkoaren berbeak agertu deuskun alargun bien jokabidea da. Eurak, euren apaltasunez, alkartasunaz, behartsuakazko eskuzabaltasunez, gure bizitza giza balorez janzten dabe, gure munduarena be bai. Benetako ikasgaiak, Jainko Jauna!

Argi dago Jesus bere Alkartea “izate bereziko” andra-gizonakaz osotzen ahalegintzen dala; bere izateko eta biziteko erak, inguruan itaunak sortu daizala. Goazen gu be!

ZORIONTSUAK baldintza barik onartzen dabenak:
andra-gizon BARRIAK bihurtuko dira!

 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa

“Bizi izateko behar ebanetik, eukan guztia itzi dau”

(Mk 12, 44)

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue