Hemen zaude: Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Jesusen jarraitzaileak

#
#

GURUTZAREN GARAIPENA

# # #

GURUTZAREN GARAIPENA

#

# # #
#
#
# # #

Egun honetarako zehaztasunak

 

Gaurko jaiegunaren jatorria 320. urtean kokatzen da. Santa Elena, Constantino Handiaren ama tarteko zela, Gurutze Santua aurkitu zuten. Cosroas, Persiako erregeak bere lurraldera eraman zuen, baina Heracliok berreskuratu zuen eta Jerusalenera bihurtu.

Kristau bidea maitasun bidea da. Zer dela-eta Gurutza goraldu? Gainera, Gurutza ez, baina Piztuera da gure itxaropen-iturri. Gure giza-jakituriaren gainetik, beste batzuk dira Jaunaren bideak. Apostoluak beraiek ere ezin izan zuten onartu Gizasemearen Gurutze-bidea; ezta guk ere, nola izan liteken gurutza maitasunaren fruitua.

Ez zen beharrezko; Jesus Jaunak Berak digun maitasun neurrigabea agertzearren onartu zuen, neke-minetan gurekin bat eginda. Horrela gure sufrimenduetan neke-lagun dugu, eta Berak bihurtzen du Gurutza salbagarri, Berarekin bat eginda.

Jesus Jaunak ez digu oinaze-mina kentzen, ezta filosofia berriz ulertaraztera eramaten ere. Gurutzeak beti jarraituko du misterio izaten. Hau horrela delarik, Jesus Errugabeko Santuaren Nekaldia eta Gurutzeko Heriotzaren aurrean, ezin gara gora-goraka jarri, ez gure sufrimendu-orduan, ezta errugabekoen neke-minaren aurrean, misterio samingarria izanarren.

Jesus bere gaztaro gordinean hondamendi gogorrenean galdu dute, eta Berak onartu egiten du; gu salbatzearren, dena bere Aitaren eskuetan utziz. Egia esan, Jesusen izate eta egite osoa jaistea da: Jainkotasunetik Mariaren sabelera, Belengo sehaskara, erbestera, bekatariekin bat egitera, deabrudun dela entzutera, Barrabas baino txarragotzat kondenatzera, bi lapurren erdian bakardade gorrian hiltzera, lurpean sartzera... Hain behera jaitsi zen, hain behean geundenokin bat egin, eta Berarekin batera gorengo mailara jasotzeko asmoz. Eta Aitak berpiztuta, iritsi du bere ametsa.

Harrezkero, Gurutza ez da kondenagarri, salbagarri baizik. Gurutzearen Garaipena ospatzea egoki datorkigu, guregan ere gurutza den guztia garaipen gerta dakigun.

Ez Jesus gabeko gurutzerik, ez gurutze gabeko Jesusik. Biak batera eta bihotzez onartu, jarraitu eta ospatu.

# # #
#
#
# # #

Jaunaren Hitzaren argitan

 

(Joan 3, 14-21)

Aldi hartan, Jesusek honela esan zion Nikodemori:
- «Moisesek basamortuan sugea altxa zuen bezala, hala altxa beharra da Gizonaren Semea; sinisten dion guztiak betiko bizia izan dezan.

Hain maite izan bait du Jaungoikoak mundua, bere Seme bakarra eman dio; Hari sinisten dionik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

Jaungoikoak ez bait du bere Semea, mundua galtzera bidali, baizik Haren bitartez mundua salba dadin. Hari sinisten dionak, ez du auzirik izango, sinisten ez dionarentzat, berriz, erabakia dago auzia, Jaungoikoaren Seme bakarraren izenean sinistu ez duelako.

Honetan dago auzia: etorri da argia lurrera, eta gizonek maiteago izan dute iluna, argia baino; okerrak bait ziren haien egiteak. Izan ere, gaizki egiten duenak, gorroto dio argiari, eta ez dator argitara, bere egiteek salatuko duten beldurrez. Egia betetzen duena, berriz, argitara dator, haren egiteak ager daitezen, Jaungoikoak nahi bezala eginak bait dira».

# # #
#
#
# # #

Gaur gure txanda

 

Jesusen Gurutze ondoko eskola salbagarria eta aberatsa da, baina gureganatzen zaila. Eta kristau izatea Jesusi jarraitzea bada, Jesus gurutzeduna izan behar, besterik ez baitago, osorik eta benetakorik behintzat.

Horrela dela, santua Jesusek Gurutzean salbatua sentitzen dena da; eta ondoren, Hari erantzuten saiatzen dena. Behin Gurutzeko Jesus Maisuak ziotson Gurutzeko San Joani: “Igo nire Gurutzera, Ni ez naiz oraindik bertatik jeitsi”.

Ez ahaztu: Gurutza ez da gutxitzearen ezaugarri, gehigarri baizik. Sufritzea, joan-etorriko olatu garratza da. Eskerrak garratzari, bizirik irauten du itsasoko urak, baita gizakiak ere sufrimenduari esker. Maitasunez sufritu izana ez da galtzen, norbere heldutasun bihurtuta gelditzen da. Gurutza bi egurrez egiten da, bata bestearekin gurutzatuta; era berean, gure borondatea Jaunarenarekin moldatzen badugu, arinagoa egiten da eta irabazgarri.

Jesusen Gurutza laztantzen badugu, laztan dezagun geurea ere, Harenaren ezpala da-ta. Norberak bilatzen duen gurutza ez baina, bizitzak dakarrena onartzen dena da baliagarri. Ez dezagula galdu hainbeste ondasun, hainbeste sufrimendu ordez!

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Jainko Jauna,
gizon guztiak zure Semearen Gurutzeko heriotzaz
salbatzea nahi izan duzu;
egizu, misterio hori mundu honetan ezagutu dugunok,
erospenaren fruitua irits dezagula zeruan.






JESUS JAUNA DA

Esan ezazu bihotzez: Jesus Jauna da.
Esan ezazu ezpainez: Jesus Jauna da.
Itsas ezazu zure erraietan: Jesus Jauna da.
Zure ahotsez abes ezazu: Jesus Jauna da.

Jesus Jauna da:
askatasun argizuzi,
alaitasun iturri,
bake haize,
heriotz guztien gain garaipena;
lurraren gailurrean garaikur,
gure izatearen sakonean eguzki,
gure ibilbidearen helmuga,
bizitzan eta itxaropenetan lagunkide…
inork inoiz kenduko ez diguna.

Jesus Jauna da:
Berarengandik sortzen da bizia,
Berarengan gure itxaropena,
Berarekin on guztia,
Berari gure aintzaren aitorpena,
Berarentzat gure gogoa,
Beragatik gure betetasuna;
Bera da zuzentasuna,
Bera gure salbamena...
inork inoiz kenduko ez diguna.

Jesus Jauna da:
jadanik ez da beste jaunik;
diruaren eta osasunaren jaunak,
armen eta legeen jaunak,
boterearen eta negozioen jaunak,
demokraziaren eta estatu egoeraren jaunak,
haragiaren eta jauretxearen jaunak,
mundu honetako printze guztiak,
ilunpeetako jaunak
menderatuak dagoz.

Jesus Jauna da:
bizi dena eta biziarazten duena;
sendatu, biziberritu eta salbatzen gaituena
atzo, gaur eta beti.

Jesus Jauna da.
Ez dago beste jaunik.
Jesus gure Jauna da.

Ulibarri, Fl.

# # #
#
#
# # #

Bertsoa

 

Gurutzearen Garaipena
gaur da bere aipamena;
ondo dakigu Gurutz hau dela
Jesukristorena.
Gurutza ez da azkena
hementxe dator onena:
ondo hartuta, irabazten da
koroi ederrena.

# # #

 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa



 

 


bidean@bidean.net
orue