Hemen zaude: Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Jesusen jarraitzaileak

#
#

SANTU GUZTIEN OROIPENA

# # #

SANTU GUZTIEN OROIPENA

#

# # #
#
#
# # #

Egun honetarako zehaztasunak

 

Gaurko Jaieguna antzinakoa da. Jentilen artean ospatzen zen haien aurretikoen oroimenez jaialdi zoragarria. Antza denez, zeltar jatorrikoa da azaroaren 1go jaiegun hau. Handikiro ospatzen zuten. Agripa erromatar enperadoreak (K. a. 27. urtean) Erroman Panteoi handia eraiki zuen, Augustoren eta Erromako buruzagi guztien izenean. Foca enperadorearen baimenez, Bonifacio IV. Aita Santuak 609. urtean bataiatu zuen Andre Mariaren eta Martiri guztien omenez.

Geroago, IX. gizaldian, Gregorio IX. Aita Santuak agindu zuen Eliza osoan ospatu dadila Santu Guztien Oroipenezko Festaburu hau. Hasiera baten, Pazku asteko ostiralean ospatzen zen, Kristo Berpiztuari esker, bere jarraitzaile zintzo guztien egun zoriontsua.

Benetan pozez eta eskerronez ospatzeko jaia dugu kristau herri osoan.

# # #
#
#
# # #

Jaunaren Hitzaren argitan

 

(Mateo 5, 1-12a)

Aldi hartan, jende-taldea ikusirik, mendira igo zen Jesus, eta eseri zenean, bere ikasleak inguratu zitzaizkion, eta Berak honela erakusten zien:

- «Zorionekoak, gogoz behartsu direnak; berena dute-eta Zeruetako Erreinua.
Zorionekoak, otzanak; berak izango dira-eta lurraren jabe.
Zorionekoak, negar egiten dutenak; poztuak izango bai dira.
Zorionekoak, zuzentasunaren gose eta egarri direnak; aseak izango bai dira.
Zorionekoak, errukitsuak; hauek iritsiko dute-eta errukia.
Zorionekoak, bihotzez garbi direnak; hauek ikusiko dute-eta Jaungoikoa.
Zorionekoak, bake egileak; Jaungoikoaren seme esango bai zaie.
Zorionekoak, zuzenagatik erasotuak; hauena da-eta Zeruetako Erreinua.
Zorionekoak zuek, Nigatik biraoka eta erasoka erabiltzen zaituztenean, eta gezurretan asma ahalak zuentzat esaten dituztenean; poztu zaitezte eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetan».

# # #
#
#
# # #

Gaur gure txanda

 

“SANTU GUZTIAK”, bai, santu guztiak ospatzen ditugu gaur; batez ere, ez izenik ez aldarerik ez daukatenak. Horien artean maitagarrienak gure senide, auzotar eta lagun askorenak. Eta, Jainkoa lagun, egunen baten gu guztion eguna ere bai.

Zergatik ez? Izan ere, guztiok gaude santutasunera deituak, Vatikanoko II. Kontzilioak argi eta garbi gogoratu digunez. Izan, bataiatu guztiok gera santuak, Kristorengan santutuak. Gure bizitza zuzenak izan behar du bataioko santutasunari dagokion erantzuna.

Horregatik da gaur izenik gabeko eta aldare gabeko santu guztien eguna. Kenedy, Estatu Batuetako lehendakariak, monumentu bat jaso zien “Gudari ezezagunei”; gehigarri hau gaineratuz: “Ezezagunak bai, baina ez Jaungoikoarentzat”.

Behin katekista batek galdetu zion haur bati: Zer da santu izatea? Haur horrek aurretiaz zeukan amarengandik jasota: Mezatan zegoen baten, elizako leihoetako beirate (vidriera) koloretsuetan agertzen ziren irudiak ikusi zituen, eguzkiaren argitan dizdiz egiten zutela; eta haiek zer ziren galdetu zion amari. Santuak direla, erantzun zion amak. Hori gogora ekarriz, erantzun zion haurrak katekistari: santua da argiak zeharkatzen duen gizakia.

Hura bai erantzun betea eta argia! Horixe da santu izatea. Gizaki gardena (transparentea), Jainkoaren argiaren ispiluak, eten gabe garbitzen direnak, goi argi hori hartu eta inguruan banatzen dutenak. Horra santua zer den: JAUNGOIKOAREN ADISKIDEA.

San Bernardoren sentimenduak geuregana ditzagun: “Ospa dezagun Santu Guztien jaia, haien oroimena gurea izan dadin saiatuz, ez haien aintzarako. Nik neuk hauxe aitortzen dut: Haiek gogoratzean, niregan gogoa sendotu dakidala, haien antzekoa izateko”.

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Jainko Ahalguztidun betikoa,
Santu Guztien aintza eta irabaziak
egun berean ospatzea ematen diguzu;
horrenbeste laguntzaile ditugun ezkero,
emaguzu ugari eskatzen dizugun
errukia eta barkamena.







HEMEN NAUZU, JAUNA

Hemen nauzu, Jauna.
Zure izenean,
nahi duzun tokira joango naiz.

Zure eskuetan jartzen naiz.
Iluntasunean dabiltzanei argi egiteko
eta jota daudenak bizi berritzeko,
zure fedearen lekuko egin nazazu.
Mundu honetan adiskidetasuna ereiteko,
zure maitasunaren lekuko egin nazazu.

Hemen nauzu, Jauna, bidal nazazu.
Jar ezazu zure Hitza nire ezpainetan,
zure arintasuna nire oinetan
eta zure zeregina nire eskuetan.
Jar ezazu zure Espiritua nire espirituan,
zure maitasuna nire bihotzean,
zure indarra nire ahultasunean
eta zure erabakia nire ezbaian.

Hemen nauzu, Jauna, bidal nazazu,
izaki guztiei errespetua eramatera,
pertsona guztiei zuzentasuna,
bakea herri guztiei,
bizitzeko poza eta zoriontasuna umeei,
ilusioa katekista eta laguntzaileei
eta poza eta itxaropena nire egitekoei.
Amen.

# # #
#
#
# # #

Bertsoa

 

Agur senide laztanak
guraso ta aiton-amonak
eta gainerako danak!
Gugatik jaio, hil ta pizturik
hor ta hemen dagoanak,
bukaturik gure lanak,
elkartu gaitzala Jaunak
elkar hain maite geranak.

# # #

 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa



 

 


bidean@bidean.net
orue