Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Ikasgaiak > J. Arregi: NAZARETEKO JESUS XXI. Mendekoentzat

#
#

Ikasgaiak

# # #

J. Arregi: NAZARETEKO JESUS XXI. Mendekoentzat

Gure webgune honetako lehenengo eskaintza hau gogoeta GUZTIZ ESANGURATSUA da, Joxe Arregik eskaintzen dizkigun guztiak bezala. Hauxe da, guk behintzat, bere irakurketatik atera dogun sentipena, eta hauxe eskaintzen dizuegu irakurri eta aztertu nahi duten guztiak eskura izan dezaten, bai pertsonalki eta bai elkartean erabiltzeko, eta bidean aurrera egin...

Izan ere, NAZARETEKO JESUSEK eskaintzen eta proposatzen diguna geure bizitzara erakarri eta biderako “gogora ekartea” garrantzitsua eta beharrezkoa da, GAUR eta HEMEN. Gure ustez, egileak bizitzarako eskaintzen dizkigun erabilerak interesgarriak dira eta proposamen zehatz eta baliozkoak izateko gai.

Egia esan, hitzaldi baten ez dira sartzen gai batek eskaintzen dituen aukera eta goibehe guztiak. Ez horixe! Gure ustez, ez da izan bere asmoa “gaia agortzea”, ezta gutxiagorik ere. Berak ate batzuk ireki, besterik ez. Orain geure txanda da eta beharrezkoa da GURE IKASKETAK aurrera jarraitzea, bai pertsonalki eta bai elkarte mailan. Eta hortik ondorenak atera. Batzuk argi daude eta berehala bizitzara erakartzekoak; beste batzuk, kezka eta galdera bezala geratzen dira eta astiroago eta sakonago aztertzea eskatzen dute. Horregatik, beste material eta ikuspuntu batzuk eskainzten jarraituko dugu, gaiak osatzen eta aberasten joateko asmoz. Hori da, behintzat, gure helburua.

Guzti honek ekar ditzake ikuspuntu aberasgarriak: sinismenaren beste ulerkera bat; Jaungoikoaren eta Berekiko harremanetan ikuskera berri eta askoz baikorragoa, esperientzi gozoago eta askatzaileago bati bide emanez; “baloreen egiazko iraultza” bat suposatzen du (idazlanak dionez), Jesusek Berak bizi izan zuenez eta eskaintzen digunez geure sinismen biderako gaur eta hemen; “osatu” eta “sendatu” egiten duen konpromesu antzeko bat, eta harremanak gizakoiago egiten dituena eta Ebanjelioa bizitzaren indar eta berriztatzaile bihurtuz; eta... hori eta gehiago.

Hitzaldi honek eta gogoeta hauek lagundu dezaigutela bakoitzari, BERRI ONA munduaren erdian bizitzen saiatzen garenoi eta guztion bizitzarako eskaintza baikor eta onurakor bat izan dakigula. Hala bedi.

Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko (PDF).

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue