Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Ikasgaiak > J.A. Pagola: JESUSEN ESPIRITUALTASUNAREN KLABE batzuek

#
#

Ikasgaiak

# # #

J.A. Pagola: JESUSEN ESPIRITUALTASUNAREN KLABE batzuek

AZTERKETARAKO GAI berri bat eskaintzera gatoz. Hala ere, esan beharrean gaude azterketa eta ikasketa baterako baino gehiago dela. Zerorrek zerorretara hau egiaztatu nahi baduzu, gaiaren muineraino sartzera gonbidatzen zaitugu eta baliteke arrazoi ematea.

“ESPIRITUALTASUNA” HIL edo BIZIKO gaia da: hau oker ulertzen badugu, hondamendira eraman gaitzake edo eta irteera gabeko kale itsura. Bai, entzun duzuna! Izan ere, zoritxarrez, baliteke gure fede-esperientzian eta gure kristau elkarteetan okerreko planteamenduak sendo errotuta egotea gai honi buruz eta OSASUNGARRI den Espiritualtasunaren OINARRI SENDOAK falta izatea. Horretarako nahiko da gure barrura begiratzea edo eta gogo onez geure ingurura begiratzea eta... hor agiriko da.

Horra gai honen garrantzia handia. Horregatik, ITURBURURA jotzen dugu, KRISTAU ESPIRITUALTASUNA zer den benetakoa eta baliogarria aurkitzeko, gure bizibiderako gidari eta bidelagun izan dakigukeena. Hauxe da egitekoaren helburuetatik bat, webgune “apal” honen bidez eskaini nahi dizueguna, laguntza honen zain zaudetenoi.

Osasungarri, sakon eta baliogarri den Espiritualtasun horren “iturburuak” aurkitzen ditugu, gaurko kulturako ere bai, -inolako zalantzarik gabe- NAZARETEKO JESUSENGAN. Bera da Maisu bakarra, gai honetan, batez ere, Jesus pertsonari darion espiritualtasunak dena KUTSATZEN DU, bere bizitzako eta planteamendu eta mezu osoko urrats bakoitza. Horregatik, gogoeta honen bidez, Jesusen ESPIRITUALTASUNEAN SAKONDU nahi dugu, KLABE batzuek azpimarratuz.

Eginbehar honetan laguntzeko, Nazareteko Jesusekin maiteminduta dagoen baten gogoetaz baliatuko gara; horrez gainera, gai honetaz maisu argia baitugu. Inolako zalantzarik gabe, Joxe Antonio Pagola da, sinistedun eta ez diren askori Jesusen bila bidean lagundu diena. Guri geuri behintzat, gogoeta sakon eta esanguratsua iruditu zaigu eta, era berean, gai honetan “adituak” ez direnentzat hurbil-hurbilekoa eta ulergarria. Ziur egon, asko lagunduko digu.

Hauxe da guztioi opa dizueguna: gogoeta hau probetxugarri dakizuela, eta, ondoren, horrela bizitzen lagundu dezaigula, KLABE berdinetan gure bizitza oinarrituz. Hala bedi!

Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko (PDF).

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue