Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Elkartea ospakizunean > Ikasgaiak > J.A. Pagola: JESUS eta ERRUKIA

#
#

Ikasgaiak

# # #

J.A. Pagola: JESUS eta ERRUKIA

Gure sinesmena sakontzen jarraitu nahi dugu, bere sustraiak, bere edukiak, sinistedun baten KLABE egokiak bizi ahal izateko. Alderdi hau arretaz zaindu beharrekoa da, gure sinismenaren arrazoibidea ganoraz ematen jakiteko, bizitzea gertatu zaigun mundu eta kulturgiro honetan ere.

Badakigu gaur egun eskaintzarik asko dugula ahalegin hau bete ahal izateko (Bedeinkatua bedi Jainkoa!). Gure aldetik, gertu-gertuko egiten zaigun gogoeta baten alde jokatzen dugu eta, dudarik gabe, alor honetan fede-bidean asko lagunduko digu. Horregatik, Jose Antonio Pagolaren testu hau eskaintzen dugu, uste osoa dugulako bere gogoetak, sakonak izanez gainera, pertsona askorengana errazago eta zuzenago iristen direla. Eta... ez da gutxi!

ESPIRITUALTASUNA sakontzen ari garenez gero, hau da, “espiritu” jakin batek guregan eta gure bizitzan sortzen duen horretan, egileak, berriren berri, Nazareteko Jesusengana jotzen du eta bertan Jaungoikoa nolakoa den aurkitzen saiatu da, nolakoa den bere aurpegia, nolakoa bere bihotza. Hitz batean, nolakoa den Jaungoikoa eta nola jokatzen duen Jaungoiko horrek. Egon ere, hementxe dago klabe ziurra, Nazareteko Maisuaren arrastoetatik bizi nahi dugunontzat. A zer ongi!

Batek baino gehiagok uste izango dute behin eta berriro errepikatuz darabilzkian ideiak, gogoetak eta ondorioak direla. Baliteke egia izatea; baina hau ere argi dago: behin eta berriro errepikatuak izan arren, GURI behar baino gehiago kostatzen zaigu onartzea eta hemen planteatzen diren klabe barruan bizitzea. Horregatik ziur gaude asko LAGUNDUKO DIGUTELA pertsonal, talde eta elkarte mailan.

Jesus ezagutzea; bere bizi-klabeak ezagutzea. Berarengan Jaungoikoa eta bere izateko eta egiteko modua ezagutzea, eta horren laguntzaz, bere bizieraren ahal denik eta antzik gehien hartzea… horra gure helburua! Sekulako ERRONKA. Izan bihotz!

Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko (PDF-a).

# # #
 

Elkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue