Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza >Jesusekin topo

#
#

Encuentros con Jesús

# # #

Aurkezpena: Lagun baten hitzak

Ez nago seguru "argibide" hauek beharrezkoak izango ote diren. Horregatik, ezbaian egon naiz hemen jarri ala ez. Azken baten, zuekin konpartitzea erabaki dut, gure web gunera sartzen zeratenok gogotan hartuta, zuen pastoraltzarako eta zuen joan-etorrietarako lagungarri izango zaizkitzuelakoan. Nire sentimentu hauek agertzen baditut, nere barrugiro hau zuen eskuetara "hustutzearren" da, eta "lasaitasuna" neruganatu nahirik, sarri behar izaten dugunez. Baina, horrez gain, gure burua benetan KONPROMETITZEN dugu atal berri hau aurrera eramatera.

Hemen ez duzu aurkituko sarri amets egiten dugun inolako "harrigarririk". Ez. Dena itzelezko xumetasunez eskaintzen dizugu, behar bada, gehiegizkoa. Egon ere, hortxe datza bere lilura. TOPAKETA da, ZUZENEKO topaketa eta PERTSONALA, bere eraginez fededuna aldatu egiten da, argi berriz janzten, bizitza osoa aldatzeraino. Ez al da aski?

Horrela bilduko ditugu, handik-hemendik, lehenengo kristau elkarteek eta ebanjelariek sentitu zituzten INTUIZIOAK, berenganatuz eta idatzietan bilduz; banan-banan aztertuko ditugu hainbeste belaunaldietako gizon-emakumeek bihotz garbiz eta xumez arakatu zituztenak, haien ederrez liluratuta gelditurik; "bihotz-garbien" esperientziak gureganatuko ditugu, bizitza, sinismena etengabe "janaritzen" jarraituz, "JATORRIZKO" esperientzi hoietan oinarriturik.

JAUNGOIKOAREN HITZAREKIN zintzoki jokatuko dugu, bertatik jasotzen dugun janariarekin, baina guri "hizketan" entzungo diogu, gaur eta hemen, guregan bizi berri baten ITURRI bezala sumatuz, gizaldietan zehar hainbeste eta hainbeste fededunentzat izan den bezala, gure bizitzak eta saiakerak ERAGINEZ eta SENDOTUZ, behin baino gehiagotan dena ematerainoko adorea eta bihotz-zabaltasuna emanez.

Eta, atal honen bukaera bezala, OTOITZAREN KLABEAN hau dena bizitzen saiatuko gara, eskaintzen zaiguna gureganatzeko asmoz, horrela gure espiritu-bizitza janaritzeko eta, astiro-astiro bada ere, gure bizitza osoa aldatzen joateko. Ederki! Merezi duela uste dut; bihotz xumeentzat bai bederen.

Hau da gure nahia (eta alor horretan sartu gera): 46 ebanjelioko eszena eskaintzea egitura berdin samarrean. Hileko pare bat eszena. Eta, horrez gain, gure gogoa denez, hoietariko banaka bat BEREBIZIKO AURKEZPEN bezala (PowerPoint eraz) eskaini nahi genituzke, kristau taldeetan, elkarteetan eta parrokietan otoitzaldiak janzteko lagungarritzat... AURKEZPEN hauek landu eta eskaintzea baliteke luzatzea pixka bat gehiago, baina uste horretan ari gera eta HITZA ematen dugu. Eta, ohi denez, euskeraz eta erderaz eskainiko ditugu.

Hona hemen agertu nahi izan ditugun sentimenduak eta "ametsak", "abentura" honen sarreran. Gure nahirik beroenak zuen ibilpidea eta zuen sinismena janaritzeko asmotan ari zeratenoi! Eta, nola ez, ibilpide honetan sorterik onena opa dizuegu.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue