Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

LUKASen Ebanjeliorako sarrera

Gure wegunearen hasieratik helburu argi eta zehatz bat izan dugu: Jaungoikoaren Hitzera HURBILTZEN LAGUNTZEA. Hori dela eta, landu dugu bere erabilera liturgian; Hitz horrekin harreman zuzena eta pertsonala eskaintzea nahi izan dugu eta ahaleginez bideratu, batez ere, Ebanjelioarekin. Zergatik agirian dago: gu fededunongandik gertuen daudelako, eta Jaungoikoaren Hitzarekiko ezaguera sakonago baten egarri biziagoa guregan sor dezan; horrela Jaunaren “Hitza entzun”etik (ohituraz eta gogo onezko zurrumurru batetik), ENTZUTE BIZI eta KONPROMETITU batera aldatuz. Oraindik ere (eta beti) alderdi hau hobeki jorratu beharra dugu. Baina aukera berri bat eskaintzen dugu.

Hau da hurrengo pausoa: Ebanjelariak beraiek (gizaki izanik), guri Hitzaren edukia eta mezua trasmititzean, nolako KLABEAK erabili dituzten ezagutu eta sakondu nahi dugu. Haiek ere, beren garaiko eta kulturako pertsonak dira eta beren hizkera, beren bitartekoak eta ezagutzak erabiliz trasmititu digute. Horregatik, beharrezkotzat daukagu klabe hoiek ezagutzea, haiek eskaintzen diguten guztia gureganatu ahal dezagun. Hauxe da gure ekinbideko etapa barri honen helburua.

HEZIKETA alderdi hau lantzea da, beraz, gure asmoa, Jaunaren Hitzak eskaintzen diguna gero eta hobeki gureganatzen joateko. Gure ustez, GAI batzuek IKASKETA PERTSONALEAN (edo taldekakoan) lantzen lagunduko digute. Alderdi hau oso garrantzitsua da, Jaunaren Hitzak, gaur eta hemen, esan nahi digun guztia segurtasun gehiagoz jasoko dugulako. Izan ere, gu beste kultur giro baten bizi eta gabiltz, eta ez dugu nahi edozer gauza “batekoz beste” hartzerik. Horregatik, pertsona jakintsu eta fededunak izango ditugu gidari gai hauek jorratzerakoan; horretarako, gure ustez ulerterrezago eta interesgarriago diren ikasgai batzuek eskaintzen dizkigu.

Liturgi Urte berriaren hasiera aukera egokia deritzaigu ibilpide berri hau hasteko. Eta urte berri honen ibilpidean, LUKAS ebanjelaria izango dugu bideko gidari. Berarengana hurbilduko gara eta berarekin batera gureganatzen eta hausnartzen saiatuko gara, berak aurkitu duena eta fededun guztoi eskaintzen diguna. Horra, beraz, hasierakoa: Lukasen ebanjelioaren eta bere klabeen IKUSPEGI OROKORRA da. Geroago beste gai, gogoeta eta ikasgai batzuek etorriko dira, era askotako alderdi eta testuinguru esanguratsu eta interesgarriak eskainiz.

>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue