Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

Jesusen egitasmoa

Nazareteko Maisuaren jarraitzaile eta sinistedun askok gurekin daroagun arazo bat, seguruenez, HIZKUNTZAREN arazoa da: gure egunerokotik jaso eta erabiltzen ditugu hitzak eta... hemen sortzen dira eragozpenak! Izan ere, sorreran, baliteke beste “gauza bat” adierazten dutela, gaur erabiltzen dugunetik ezberdina.

Horregatik, gai banaka bat eskaintzeko asmoz gabiltza, Nazareteko Jesusen PERTSONA eta MEZUA kokatzen lagundu dezaiguten, horrela AURKITU ahal dezagun, beren sakontasunean, -bere hitz eta egintzekin-, planteatzen edota eskaintzen digun PROPOSAMENA, bere jarraitzaile bezala dagokigunez. Hona hemen oinarrizko arazoa, albora utzi ezin duguna.

Hain zuzen ere, Berak JAUNGOIKO AITAREN EGITASMO bezala eskaintzen diguna, GAUR eta HEMEN, bizi dezagula eskatzen zaigu GURI. Baina, jakina, behar den eran egoki ulertzen ez badugu proposatzen diguna... a zer nolako nahasketa!

Gaur gai horietatik lehenbizikoa eskaintzen dugu (beste banaka bat izango dira) lanbide honetan lagunduko digutenak. Gure ustez lagungarri izango zaizkigu gure gogoetarako edota Katekumenadu elkarteetarako. Horrela uste dugu eta horregatik eskaintzen dugu.

Jose Maria Castillo teologoa izango dugu bideko lagun. Bere gogoetak eta eskaintzak baliagarritzat jotzen ditugu. Gainera, material hauen “iturria” eta jatorria eskaintzen dugu: bere liburua “Teologia para Comunidades” da, norbaitek iturrietara jo nahi badu ere, bere edukia zabalago jasotzeko.

Izan bihotz eta... bilaketa eta sakonketa bide hau zorioneko bekizu!


>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue