Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MATEOren Ebanjeliorako sarrera

Iazko liturgi urteak (“C” zikloak), Lukas Ebanjelariak ezarri zigun “bide-urratsa”. Orduan, lagungarri orokor eta xume batzuk eskaini genituen Ebanjelio horren klabeak SAKONTZEKO. Izan ere, ez zaigu nahiko Hitzaren “kontsumitzaile” hutsak izatea. Gaur egun, inoiz baino gehiago, barrurago sartzea beharrezko dugu, eta horrela benetan garrantzitsua denez eta ebanjelariak eskaintzen digun MEZUAZ jabetuko gera; GAUR, ezinbestekoa dugu, Jesusen bizi-proposamen sakonak EZAGUTU eta ESPERIMENTATZEA.

Aurtengo liturgi urtean (2010ko azaroaren 28tik 2011ko azaroaren 26ra, ziklo “A” deritzaionean), Mateo da “erritmoa markatzen” diguna. Horrela, gure “Heziketa Egitasmo” apala jarraituz, LAGUNGARRI BATZUK eskaintzera gatoz, bai norbanakoaren eta bai taldearen eskura jartzeko. Hauxe da gure gain hartzen dugun asmoa.

Lehenengo tokian eskaintzen dugun materiala Mateoren Ebanjelioaren AURKEZPEN bat (PowerPoint) da. Guri geuri OSO GARRANTZITSUA iristen zaigu Ebanjelio honen ikuspegi orokor bat izateko. Pausoz pauso joan beharra dago eta hor eskaintzen digunez jabetu.

Hori bai: Biblia bat eskura edukitzea eta ebanjelioko pasarteak proposatzen digutena egiaztatzen joatea oso garrantzitsua da. Horrela, seguru egon, trebatzen eta bertako aberastasunez eta egiturez jabetzen joango gera.

Ohar praktiko bat: “dagokion Artxiboa” ordenagailura jaistea nahiko da, ireki eta “klik” bakoitzeko pauso bat emango digu. Horrela dela, diapositiba bakoitzean nahibeste denbora egon ahal da. Izan ere, lan honetan, diapositibak ez daukate “denborarik” markatuta; norbakoitzak edo talde bakoitzak markatzen du bere erritmoa.

Horrez gainera, errazago ikasteko paperera atera nahi baduzu, PowerPoint programan sartzea nahiko duzu, zure ordenagailuan artxiboa propioa aurkitu eta zabaldu. Besterik, bat ere eragozpenik gabe inprimatu ahal izango duzu. Bale?

Besterik ez. Mateoren Ebanjelioak lagundu dezaigula guztioi Jesus eta bere mezua aurkitzen bere freskotasun eta bizitasun betean. Horrela nahi dugun eta itxaroten dugun Berri On izatea iritsiko dugu. Izan adore eta jo lanera!


>>> Gaztelaniazko PowerPointa ikusteko <<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue