Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MATEOren Ebanjelioa (1)

Mateoren Ebanjelioa hobeto ezagutzeko gure asmoak eraginda, bere MEZUAN eta ESPERIENTZIAN sakontzen laguntzea da; orain material berri hauen bidez, beste ELEMENTU berri batzuk eskaintzen zaizkigu, sarrerako gaia osatuz; hauxe proposatzen genuen sarrerako Aurkezpenean (=PowerPoint).

Gai honetan beste klabe batzuk eskaintzen dira, Ebanjelio honen muinean sakontzeko elementu berri batzuk gehituz. Klabe hauek ezagutuz, askoz ere errazago izango da ezagutu eta jasotzea ebanjelariak eta kristau elkarteak Jesus pertsonari buruz esperimentatu dutena eta nola landu duten material hau; eta ez bakarrik galdu ez ziten (ez ahaztu Mateoren ebanjelioa idatziz argitaratu zela Jesusen heriotzatik 50 urtera), alderantziz, elkarte haren bizitza osoari eusten diolako eta, gainera, guztiak jakin zezaten ebanjelizatze lanean zer transmititu behar duten; hori da haiek Jesusengandik hartu duten MISIOA, eta hori sentitzen dute beraiek bizi eta betebehar duten EGINKIZUNA.

Gogoeta apal hauek astiro irakurtzea beste laguntza bat gehiago da hasi dugun bide hau aurrera eramateko. Izan ere, hauxe da gure asmoa: ulertzen eta sakontzen lagundu, gutxienez, Mateo Ebanjelariarekin bidea egiteko BEHAR DITUGUN OINARRIZKO KLABEAK. Horrela, beharbada igandetako ebanjelioko pasarteak (baita gainontzeko egunetakoak ere) ez zaizkigu hain arraroak eta ulertezinak egingo, gutxiago haurren arteko “kontuak”. Goazen bidean aurrera!


>>> Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko <<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue