Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MATEOren Ebanjelioa (2)

Ahaleginetan jarraitzen dugu ulergarri egingo diguten KLABE horietaz JABETZEN; horrela ulergarriago egingo zaigu ebanjelariak eta bere elkarteek eskaintzen digutenaz jabetzea. Mateo ebanjelariaren KLABEAREN arrastoak gureganatzen jarraituko dugu.

Aurreko gaian ebanjelio honi buruz aurkitzen genituen klabeak OROKORRAK ziren. Horrela, bidean jarri ginen. Eskema orokor bat izan zen; oinarrizko edukiak argi jarriz; Mateok eskaintzen dizkigun berezitasunak ezagutuz; berak azpimarratuko dituen bereizgarriak jasoz; eta, guzti horren laguntzaz, bere ebanjelioarekin aurrez aurre jarri harreman zuzen eta pertsonalez... Horixe izan da gure asmoa!

Orain beste PAUSO BAT gehiago eman nahi dugu bidean aurrera: elementu guzti horietan sakontzen joango eta, batez ere, Mateok bereak dituen eta eskaintzen dizkigun beste elementu kristologiko, teologiko eta komunitario berri batzuek erantsiz, baina guretzat ez hain “ezagunak eta erabiliak”. Horregatik, beharrezkoa da horietaz jakitun egotea. Gehigarri horien laguntzaz ulertzen eta sakontzen joango gara, hasiera baten hitz eman genuenez.

Eta argibide bat: halako gogoeta edo baieztapenen bat argi gelditzen ez bazaizu, ez ikaratu; etorriko dira beste ohar lagungarri batzuek eta, pixkana-pixkana, aurkitzen joango gera. Baina, batez ere, joanean argituz joango zaizkigun datu batzuekin, ebanjelioaren zentzuaz jabetzen joango gera. Eta hor aurkituko dugu OINARRIZKOENA, hau da, Jesusen PERTSONA eta bere MEZUA, eta beste fededun eta elkarteak nola joan diren ulertzen eta bizitzen, geroni tarteko garela.

Aurrera goaz bidean.

>>> Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko <<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue