Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MARCOSen Ebanjelioa (1)

Liturgiako aldi berriak “beste ikuskera” bat eskaintzen digu, benetan zehatza eta interesgarria, gure izatearen eta fededun ekintzaren MUINARI buruz. Hau da, muinari dagokion IKUSPUNTU berri bat, Nazareteko Jesus berari eta Berak oinarrizkotzat aurkezten digun guztiari buruz.

Horregatik, MARKOSEN ebanjelioan barrura, pixka bat bederen, sartzeko ahaleginak egingo ditugu, izan ere, hauxe da Liturgiako Ziklo honek seinalatzen diguna. Hauxe da, eta ez besterik, oraingoz eskuartean dugun HELBURUA, eta gaur eta hemen ditugun baliabideak eskainiz.

Gaurko honetan eskaintzen dizuguna hauxe da: Markosen ebanjelioaren AURKEZPEN xume eta orokor bat. Ebanjelariak eskaintzen digun mezua errazago ulertu eta onartzen laguntzea da nahi duguna. Sakonago eta zehatzagorik nahi duenari, bibliografía bat eskaintzen diogu, nahi duten guztientzat eskuragarria eta bakoitzak erabiltzeko modukoa.

Hori dela eta, “JESUSEN BIDE” hau egin ahal dezagula, Markos ebanjelariak lagunduta, eta hor aurkitu eta txastatu ahal ditzagun Jesus eta bere ekintzaren zatirik onenak, testigu honek eskaintzen digunaren arabera. Izan ere, bere testigantza berezia da, egindako denetan lehenengo bilduma delako eta hainbeste ondoren baliogarri eskaini dituelako gizaldietan zehar, Jesusengana eta bere mesura ahal den gehien hurbildu nahi izan duten guztientzat.

Izan bihotz bila zabiltzaten guztiok!

>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue