Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

Lukasen Ebanjelioa (3)

Lehenagotik hasita daukagun alorrari oratuz, Jainkoaren Hitzari buruzko HEZIKETA alderdia lantzen jarraitu nahi dugu. Gure ustez, alderdi hau gehiago landu beharra dugu, egon ere, hortxe dagoelako gure FEDEDUN IZATEAREN KLABEA -neurri handi baten behintzat-, gaur eta hemengo kultur eta mundu giro honen erdian.

Egun gutxi barru, Liturgia Urte BERRI bat hasiko dugu. Eta Ziklo berri honetako bidean zehar LUKASEN Ebanjelioa izango da gure bidelagun. Hori dela eta, beragana hurbildu behar gera eta berak Nazareteko Jesusengan aurkitu duena gogoan jasoko dugu, aldi guztietako kristauoi horretarako eskaintzen baitigu.

Baina bada beste zerbait gogoan hartu behar duguna: badirela gure artean PERTSONA argiak, idazle sakratuen KLABEAK sakonki aztertu dituztenak, eta ebanjelioak beren sakontasunean argi eta garbi ulertzera ematen dizkigutenak, Jesusen mezuaren berri zehatza eskainiz. Horregatik, badira gure inguruan aintzat hartu behar ditugun pertsonak, beraiei entzutea merezi dutenak, beren ekintza latz bezain gozatsu hau jasoz. Benetan lagungarri ederrak Jesusen jarraitzaileontzat, Maisuaren pausoak GAUR jarraitu nahi ditugunontzat!

Gaurkoz eta heziketa gai berezitzat, Jose Antonio Pagolaren “EL CAMINO ABIERTO POR JESÚS - LUCAS” liburuaren SARRERA eskaintzen dizuegu, PPC argitaletxeak argitaratua. Laburpen esanguratsua da, Lukasen ebanjelioaren KLABEAK ezagutu nahi dituzten guztientzat.

Egia esan, gure GONBIDAPENA xumea eta zehatza da: liburua ESKURATU eta heziketa biderako LAGUNTZA onartu. Merezi du! Elkar bero dezagun... “Onena gertatzeko baitago". Eta hemen laguntza itzela aurkitu genezake. Ekin lanari eta... izan bihotz!


>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue