Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

Jesus eta Ebangelioa

Liturgi Ziklo BERRI bakoitza da guretzat erronka bat; eta gogo beroz aurpegi eman nahi diogu. Hona hemen HEZIKETA GAI honen lekua; honekin hainbeste alderdi eta ikuspegi ezberdinak jorratu nahi ditugu ondorengo hilabete hauetan.

“Gai berrien bloke” honek badu bere sustraia: barru-barruan daramagun PROPOSAMENA, eta, horrez gainera, azkenaldi honetan gure artean indarrez zabaltzen doa. Proposamena hauxe da... “JESUSEGANA ITZULI”, hauxe aztertzen jarri nahi ditugu gure gogo eta ahalegin guztia.

Baina, -eta oker-ulertuak kentzeko-, OINARRI egokiak jarri nahi ditugu eta pastoral konpromisoa gogotan hartuta. Lagungarri hauek aspaldiko urteetan kristau elkarte askotan erabili ditugu. Hortik dakigu baliagarri direla eta kristau helduen elkarte askotan onartuak izan direla heziketa bidean.

Jose Maria Castillo argiaren eskaintza baliotsuak erabiliko ditugu: hizkera erraza eta gaurko kultur giroan ongi errotuak; gure ustez, sakontasun interesgarri eta baliagarria dauzkate, gaur egun onartua den exegetikako ildoan.

Honek HEZIKETA egoki batez jabetzera eramango gaitu, “Jesusengana itzuli” horretarako, egon ere GAUR horren premia gorrian gaude. Hona hemen lehenengo gaia, xumea baina oinarrizkoa; baina argi edukitzea beharrezko zaiguna, beti zabuka ez ibiltzeko, gaiaz ongi jabetu gabe. Hauxe da gaia: “JESUS eta EBANJELIOA”.

Gure agurrik beroenak eta desio on bat: izan zoriontsu “Jesusengana itzuli” ibilbide horretan! Izan bihotz!


>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue