Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

LUKASen Ebanjeliorako sarrera

Gure wegunearen hasieratik helburu argi eta zehatz bat izan dogu: Jaungoikoaren Berbara HURRERATZEN LAGUNTZEA. Hori dala eta, landu dogu bere erabilera liturgian; Berba horregaz hartuemon zuzena eta pertsonala eskeintzea gura izan dogu eta ahaleginez bideratu, batez ere, Ebanjelioagaz. Zergaitik agirian dago: gu fededunongandik hurren dagozalako, eta Jaungoikoaren Berbeagazko ezaguera sakonago baten egarri biziagoa gugan sortu dagian; holan Jaunaren “Berbea entzun”etik (ohituraz eta gogo onezko zurrumurru batetik), ENTZUTE BIZI eta KONPROMETIDU batera aldatuz. Oraindik ere (eta beti) alderdi hau hobeto jorratu beharra dogu. Baina aukera barri bat eskeintzen dogu.

Hau da hurrengo pausoa: Ebanjelariak eurak (gizaki izanik), guri Berbearen edukia eta mezua trasmititzean, zelango KLABEAK erabili dabezan ezagutu eta sakondu gura dogu. Eurak ere, euren sasoiko eta kulturako pertsonak dira eta euren berbakera, euren bitartekoak eta ezagutzak erabiliz trasmitidu deuskue. Horregaitik, beharrezkotzat daukagu klabe horreek ezagutzea, eurak eskeintzen deuskuen guztia geuganatu ahal daigun. Hauxe da gure ekinbideko etapa barri honen helburua.

HEZIKETA alderdi hau lantzea da, beraz, gure asmoa, Jaunaren Berbeak eskeintzen deuskuna gero eta hobeto geuganatzen joateko. Gure ustez, GAI batzuk IKASKETA PERTSONALEAN (edo taldekakoan) lantzen lagunduko deuskue. Alderdi hau oso garrantzitsua da, Jaunaren Berbeak, gaur eta hemen, esan gura deuskun guztia segurtasun gehiagoz jasoko dogulako. Izan ere, gu beste kultur giro baten bizi eta gabiltz, eta ez dogu nahi edozer gauza “batekoz beste” hartzerik. Horregaitik, pertsona jakintsu eta fededunak izango doguz gidari gai honeek jorratzerakoan; horretarako, geure ustez ulerterrezago eta interesgarriago diran ikasgai batzuk eskeintzen deuskuz.

Liturgi Urte barriaren hasierea aukera egokia deritxagu ibilbide barri hau hasteko. Eta urte barri honen ibilbidean, LUKAS ebanjelaria izango dogu bideko gidari. Beragana hurreratuko gara eta beragaz batera geuganatzen eta hausnartzen ahaleginduko gara, berak aurkitu dauana eta fededun guztoi eskeintzen deuskuna. Horra, beraz, hasierakoa: Lukasen ebanjelioaren eta bere klabeen IKUSPEGI OROKORRA da. Geroago beste gai, gogoeta eta ikasgai batzuk etorriko dira, era askotako alderdi eta testuinguru esanguratsu eta interesgarriak eskeiniz.

>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue