Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

Jesusen egitasmoa

Nazareteko Maisuaren jarraitzaile eta sinistedun askok geugaz daroagun arazo bat, seguruenez, HIZKUNTZAREN arazoa da: geure egunerokotik jaso eta erabilten doguz berbak eta... hemen sortzen dira eragozpenak! Izan ere, sorreran, baleiteke beste “gauza bat” adierazoten ebela, gaur erabilten dogunetik ezbardina.

Horregaitik, gai banaka bat eskeintzeko asmoz gabiltz, Nazareteko Jesusen PERTSONA eta MEZUA kokatzen lagundu deiskuen, holan AURKITU ahal daigun, euren sakontasunean, -bere berba eta egintzakaz-, planteatzen edota eskeintzen deuskun PROPOSAMENA, bere jarraitzaile lez dagokigunez. Hona hemen oinarrizko arazoa, albora itzi ezin doguna.

Hain zuzen ere, Berak JAUNGOIKO AITAREN EGITASMO lez eskeintzen deuskuna, GAUR eta HEMEN, bizi daigula eskatzen jaku GURI. Baina, jakina, behar dan eran egoki ulertzen ez badogu proposatzen deuskuna... a zelango nahastea!

Gaur gai horreetatik lehenengoa eskeintzen dogu (beste banaka bat izango dira) lanbide honetan lagunduko deuskuenak. Gure ustez lagungarri izango jakuz gure gogoetarako edota Katekumenadu alkarteetarako. Holan uste dogu eta horregaitik eskeintzen dogu.

Jose Maria Castillo teologoa izango dogu bideko lagun. Bere gogoetak eta eskeintzak baliogarritzat joten doguz. Gainera, material honeen “iturria” eta jatorria eskeintzen dogu: bere liburua “Teologia para Comunidades” da, norbaitek iturrietara jo gura badau ere, bere edukia zabalago jasoteko.

Izan bihotz eta... bilaketa eta sakonketa bide hau zorioneko bekizu!


>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue