Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MATEOren Ebanjeliorako sarrera

Iazko liturgi urteak (“C” zikloak), Lukas Ebanjelariak ezarri euskun “bide-urratsa”. Orduan, lagungarri orokor eta xume batzuk eskeini genduzan Ebanjelio horren klabeak SAKONTZEKO. Izan ere, ez jaku nahiko Berbearen “kontsumitzaile” hutsak izatea. Gaur egun, egundo baino gehiago, barrurago sartzea beharrezko dogu, eta holan benetan garrantzitsua danaz ebanjelariak eskeintzen deuskun MEZUAZ jabetu; GAUR, ezinbestekoa dogu, Jesusen bizi-proposamen sakonak EZAGUTU eta ESPERIMENTATZEA.

Aurtengo liturgi urtean (2010ko azaroaren 28tik 2011ko azaroaren 26ra, ziklo “A” deritxonean, Mateo da “erritmoa markatzen” deuskuna. Horrela, gure “Heziketa Egitasmo” apala jarraituz, LAGUNGARRI BATZUK eskeintzera gatoz, bai norbanakoaren eta bai taldearen eskura jartzeko. Hauxe da geure gain hartzen dogun asmoa.

Lehenengo lekuan eskeintzen dogun materiala Mateoaren Ebanjelioaren AURKEZPEN bat (PowerPoint) da. Guri geuri OSO GARRANTZITSUA begitandu jaku Ebanjelio honen ikuspegi orokor bat izateko. Pausoz pauso joan beharra dago eta hor eskeintzen deuskunagaz jabetu.

Hori bai: Biblia bat eskura eukitea eta ebanjelioko pasarteak proposatzen deuskuena egiaztatzen joatea oso garrantzitsua da. Holan, seguru egon, trebatzen eta bertako aberastasunaz eta egituraz jabetzen joango gara.

Ohar praktiko bat: “dagokion Artxiboa” ordenagailura jastea nahiko da, edegi eta “klik” bakotxeko pauso bat emongo deusku. Holan dala, diapositiba bakotxean nahibeste denpora egon ahal da. Izan ere, lan honetan, diapositibak ez dauke “denporarik” markatuta; norbakotxak edo talde bakotxak markatzen dau bere erritmoa.

Horrez gainera, errezago ikasteko paperera atera gura badozu, PowerPoint programan sartzea nahiko dozu, zeure ordenagailuan artxiboa propioa aurkitu eta zabaldu. Beste barik, bape eragozpen barik inprimatu ahal izango dozu. Bale?

Besterik ez. Mateoren Ebanjelioak lagundu deiskula guztoi Jesus eta bere mezua aurkitzen bere freskotasun eta bizitasun betean. Holan gura dogun eta itxaroten dogun Barri On izatea lortuko dogu. Izan adore eta jo lanera!


>>> Gaztelaniazko PowerPointa <<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue