Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MATEOren Ebanjelioa (1)

Mateoren Ebanjelioa hobeto ezagutzeko gure asmoak eraginda, bere MEZUAN eta ESPERIENTZIAN sakontzen laguntzea da; orain material barri honeen bidez, beste ELEMENTU barri batzuk eskeintzen jakuz, sarrerako gaia osotuz; hauxe proposatzen genduan sarrerako Aurkezpenean (=PowerPoint).

Gai honetan beste klabe batzuk eskeintzen dira, Ebanjelio honen gunean sakontzeko elementu barri batzuk gehituz. Klabe honeek ezagutuz, askoz ere errezago izango da ezagutu eta jasotea ebanjelariak eta kristau alkarteak Jesus pertsonari buruz esperimentatu dabena eta zelan landu daben material hau; eta ez bakarrik galdu ez eitean (ez ahaztu Mateoren ebanjelioa idatziz argitaratu zala Jesusen heriotzatik 50 urtera), hori barik, alkarte haren bizitza osoari eusten deutsolako eta, gainera, guztiak jakin egien ebanjelizatze lanean zer transmitidu behar daben; hori da eurak Jesusgandik hartu daben MISINOA, eta hori sentitzen dabe eurak bizi eta betebehar daben EGINKIZUNA.

Gogoeta apal honeek astiro irakurtea beste laguntza bat gehiago da hasi dogun bide hau aurrera eroateko. Izan ere, hauxe da gure asmoa: ulertzen eta sakontzen lagundu, gitxienez, Mateo Ebanjelariagaz bidea egiteko BEHAR DOGUZAN OINARRIZKO KLABEAK. Holan, beharbada domeketako ebanjelioko pasarteak (baita gainerako egunetakoak be) ez jakuz hain arraroak eta ulertezinak egingo, gitxiago ume arteko “kontuak”. Goazen bidean aurrera!


>>> Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko <<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue