Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MATEOren Ebanjelioa (2)

Ahaleginetan jarraitzen dogu ulergarri egingo deuskuen KLABE horreetaz JABETZEN; holan ulergarriago egingo jaku ebanjelariak eta bere alkarteak eskeintzen deuskuenaz jabetzea. Mateo ebanjelariaren KLABEAREN arrastoak geuganatzen jarraituko dogu.

Aurreko gaian ebanjelio honi buruz aurkitzen genduzan klabeak OROKORRAK ziran. Holan, bidean jarri ginan. Eskema orokor bat izan zan; oinarrizko edukiak argi jarriz; Mateok eskeintzen deuskuzan berezitasunak ezagutuz; berak azpimarkatuko dituan bereizgarriak jasoz; eta, guzti horren laguntzaz, bere ebanjelioagaz aurrez aurre jarri hartuemon zuzen eta pertsonalez... Horixe izan da gure asmoa!

Orain beste PAUSO BAT gehiago emon gura dogu bidean aurrera: elementu guzti honeetan sakontzen joango eta, batez ere, Mateok bereak dituan eta eskeintzen deuskuzan beste elementu kristologiko, teologiko eta komunitario barri batzuek ezarriz, baina guretzat ez hain “ezagunak eta erabiliak”. Horregaitik, beharrezkoa da horretaz jakitun egotea. Gehigarri honeen laguntzaz ulertzen eta sakontzen joango gara, hasiera baten berba emon genduanez.

Eta argibide bat: halako gogoeta edo baieztapenen bat argi gelditzen ez bajaku, ez ikaratu; etorriko dira beste ohar lagungarri batzuk eta, apurka-apurka, aurkitzen joango gara. Baina, batez ere, joanean argituz joango jakuzan datu batzuekaz, ebanjelioaren zentzunaz jabetzen joango gara. Eta hor aurkituko dogu OINARRIZKOENA, hau da, Jesusen PERTSONEA eta bere MEZUA, eta beste fededun eta alkarteak zelan joan diran ulertzen eta bizitzen, geu tarteko garala.

Aurrera goaz bidean.

>>> Testu osoa gazteleraz irakurteko <<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue