Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

MARCOSen Ebanjelioa (1)

Liturgiako aldi barriak “beste ikuskera” bat eskeintzen deusku, benetan zehatza eta interesgarria, gure izatearen eta fededun ekintzaren MAMINARI buruz. Hau da, mamiari dagokion IKUSPUNTU barri bat, NAZARETEKO JESUS berari eta Berak oinarrizkotzat aurkezten deuskun guztiari buruz.

Horregaitik, MARKOSEN ebanjelioan barrura, apurtxo bat bada ere, sartzeko ahaleginak egingo doguz, izan ere, hauxe da Liturgiako Ziklo honek seinalatzen deuskuna. Hauxe da, eta ez besterik, oraingoz eskuartean dogun HELBURUA, eta gaur eta hemen doguzan baliabideak eskeiniz.

Gaurko honetan eskeintzen deutsuguna hauxe da: Markosen ebanjelioaren AURKEZPEN xume eta orokor bat. Ebanjelariak eskeintzen deuskun mezua errezago ulertu eta onartzen laguntzea da gura doguna. Sakonago eta zehatzagorik gura dauanari, bibliografía bat eskeintzen deutsogu, gura daben guztientzat eskuragarria eta bakotxak erabilteko modukoa.

Hori dala eta, “JESUSEN BIDE” hau egin ahal daigula, Markos ebanjelariak lagunduta, eta hor aurkitu eta txastatu ahal daiguzan Jesus eta bere ekintzaren zatirik onenak, testigu honek eskeintzen deuskunaren arabera. Izan ere, bere testigantza berezia da, egindako danetan lehenengo bilduma dalako eta hainbeste ondoren baliogarri eskeini dabezalako gizaldietan zehar, Jesusengana eta bere mesura ahal dan gehien hurreratu gura izan daben guztientzat.

Izan bihotz bila zabiltzen guztiok!

>>>Testu osoa gazteleraz irakurteko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue