Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

Lukasen Ebanjelioa (3)

Lehenagotik hasita daukagun arloari oratuz, Jainkoaren Berbeari buruzko HEZIKETA alderdia lantzen jarraitu gura dogu. Gure ustez, alderdi hau gehiago landu beharra dogu, egon ere, hortxe dagoalako gure FEDEDUN IZATEAREN KLABEA -neurri haundi baten behintzat- gaur eta hemengo kultur eta mundu giro honen erdian.

Egun gitxi barru, Liturgia Urte BARRI bat hasiko dogu. Eta Ziklo barri honetako bidean zehar LUKASEN Ebanjelioa izango da gure bidelagun. Hori dala eta, beragana hurreratu behar gara eta berak Nazareteko Jesusengan aurkitu dauana gogoan jasoko dogu, aldi guztietako kristauoi horretarako eskeintzen deusku-ta.

Baina bada beste zerbait gogoan hartu behar doguna: badirala gure artean PERTSONA argiak, idazle sakratuen KLABEAK sakonki aztertu dabezanak, eta ebanjelioak euren sakontasunean argi eta garbi ulertzera emoten deuskuezanak, Jesusen mezuaren barri zehatza eskeiniz. Horregaitik, badira gure inguruan aintzat hartu behar doguzan pertsonak, eurai entzutea merezi dabenak, euren ekintza latz baizen gozatsu hau jasoz. Benetan lagungarri ederrak Jesusen jarraitzaileontzat, Maisuaren pausoak GAUR jarraitu gura doguzanontzat!

Gaurkoz eta heziketa gai berezitzat, Jose Antonio Pagolaren “EL CAMINO ABIERTO POR JESÚS - LUCAS” liburuaren SARRERA eskeintzen deutsuegu, PPC argitaletxeak argitaratua. Laburpen esanguratsua da, Lukasen ebanjelioaren KLABEAK ezagutu gura dabezan guztientzat.

Egia esan, gure GONBIDAPENA xumea eta zehatza da: liburua ESKURATU eta heziketa biderako LAGUNTZA onartu. Merezi dau! Alkar berotu daigun... “Onena jazoteko dago-ta”. Eta hemen laguntza itzela aurkitu geinke. Ekin lanari eta... izan bihotz!


>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue