Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Prestakuntza

#
#

Prestakuntza

# # #

Jesus eta Ebangelioa

Liturgi Ziklo BARRI bakotxa da guretzat erronka bat; eta gogo beroz arpegi emon gura deutsogu. Hona hemen HEZIKETA GAI honen lekua; honegaz hainbeste alderdi eta ikuspegi ezbardinak jorratu gura doguz ondorengo hilabete honetan.

“Gai barrien bloke” honek badau bere sustraia: barru-barruan daroagun PROPOSAMENA, eta, horrez gainera, azkenaldi honetan gure artean indarrez zabaltzen doa. Proposamena hauxe da... “JESUSEGANA BIHURTU”, hauxe aztertzen jarri gura doguz gure gogo eta ahalegin guztia.

Baina, -eta oker-ulertuak kentzeko-, OINARRI egokiak jarri gura doguz eta pastoral konpromisoa gogotan hartuta. Lagungarri honeek aspaldiko urteetan kristau alkarte askotan erabili doguz. Hortik dakigu baliogarri dirala eta kristau helduen alkarte askotan onartuak izan dirala heziketa bidean.

Jose Maria Castillo argiaren eskeintza baliotsuak erabiliko doguz: berbakera erreza eta gaurko kultur giroan ondo errotuak; gure ustez, sakontasun interesgarri eta baliogarria daukez, gaur egun onartua dan exegetikako ildoan.

Honek HEZIKETA egoki batez jabetzera eroango gaitu, “Jesusegana bihurtu” horretarako, egon ere GAUR horren premina gorrian gagoz. Hona hemen lehenengo gaia, xumea baina oinarrizkoa; baina argi eukitea beharrezko jakuna, beti zabuka ez ibilteko, gaiaz ondo jabetu barik. Hauxe da gaia: “JESUS eta EBANJELIOA”.

Gure agurrik beroenak eta desio on bat: izan zoriontsu “Jesusengana bihurtu” ibilbide horretan! Izan bihotz!


>>>Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko<<<.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue