Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Lectio Divina

#
#

Lectio Divina

# # #

Lectio Divina: Garizumarako aukera

#

Lehengo baten, sarrera interesgarri bat eskeini genuen (Casa de la Biblia-koa) LECTIO DIVINA-ri buruz; berarekin batera KATEKESIA zabal bat Powerpointean, lagungarri bezala. Gure ustez, probetxugarri izango zitzaizuen, bai bidean sarrera modura (kasu batzuetan), edota gaia sakonago aztertzeko (bestetan).

Baina bidean aurrera egin beharra dago. Eta hil honetan Garizuman sartuko garenez gero, DOKUMENTU hau eskaintzen dugu, gure ustetan interesgarri eta aberatsa. Egia esan, norberagandiko ahalegina eskatzen du, baina seguru asko merezi du saiatzea. Gure lekuko Elizako buru diren Gotzainen PASTORAL IDAZKIA da (2009. urtekoa), guztioi benetan ardura digun gaia sakonduz; bertan atal oso bat (42-50) Lectio Divina-ri eskainia dator, hain zuzen ere.

Uxala bera irakurtzera eta sakontzera jartzen bagera! Seguru asko interesgarri egingo zaigu gure fede-bidean aurrera egiteko, batez ere Garizuma aldi honetan. Eskaintza hau lagun dugula, zorioneko ibilaldia egin dezazula opa dizugu, Jaunarekin TOPO EGITEKO egarriz!

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 


 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue