Hemen zagoz : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Lectio Divina

#
#

Lectio Divina

# # #

Lectio Divina: Hitza irakurtzeko Pazkoaldiko ibilbidea

Lantresna banaka bat eskaintzen ari gara, eskuartean darabilgun LECTIO DIVINA gaiaren lagungarritzat, horrela irakurketa honek barruan daraman ongarri guztia GUGANATZEN joan gaitezen, bertan sakonduz eta otoitz giroa landuz, Hitza lagun dugula. Hau da, bere dinamikaren eta erabileraren “barruko indarrari” probetxu atera, gure fede bizitza lantzen joateko.

Gaurko honetan, Verbo Divino argitaletxeak eskaintzen zuen TXOSTEN bat eskaintzen dugu, gure ustez esanguratsua eta sartzera goazen Pazkoaldirako aukerakoa eta gure kristau espiritualtasunerako ahalbide ugariak eskainiz.

Hor aurkituko ditugu Lectio Divina horretarako eskema argiak, eta gainera, lanerako BI FITXA eskaintzen ditu Bibliako bi testu jakinei buruz, bai bakarka lan egiteko, edo eta hobeki, taldean edo elkartean bizi edo esperimentatzeko.

Seguru gaude lantresna hau probetxugarri izango dela. Horrez gainera, ondoko artxiboa (PDF) berehala inprimatzeko eta erabiltzeko prest dago. Hauxe da gure uste eta gogoa: zuon bakarkako dinamikan edo pastoraltza lanean lagungarri dakizuela.

Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 


 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue