Testigantzak eta hausnarketak

BELENGO ARTZAIN BATEN BEGIRADA

Data: 2011 / 01 / 15

Xumea, samurra eta esanguratsua Dolores Alexandreren gogoeta.

Xumea, samurra eta esanguratsua da Dolores Alexandrek, Belengo “artzain zaharraren” bidez eskaintzen digun gogoeta. Bere edukia bihotzez txastatzea merezi du, Natibitate jaiaren mezu zoragarria gustatzeko, benetakoa eta egiazko bakarra bera baita. “Gurea” zeharo nahastua dago eta LEHENENGO NATIBITEAN geertatu zanetik urrutiegi.

Izan ere, harritzekoa da, orduan ere “behartsuak eta baztertuak” izan zirela, han gertatu zenez eta ondorengo gizateriarentzat esan nahi zuenez ongien jabetu zirenak. Hau da: hemen aurkitzen dugula “betiko kontua”: “gauz ez direnak” direla egiaz jabetzen diren LEHENENGOAK.

Gozatzeko gogoeta dugu eta, isilean, hemen eskaintzen zaigunaren mamia HAUSNARTZEKO eta OTOITZ EGITEKO aukera. Zorioneko kontenplazioa, bidelagun maiteok!

Testu osoa gaztelaniaz irakurtzeko:

Belengo artzain baten begirada

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue