Abian dauden ekintzak

HIRI-UDALEKUA 2015 - LAN-ESPARRUA (Bilbo)

Data: 2015 / 05 / 05

GAZTEENTZAT aukera aberasgarria (18 urtetik gorakoentzat), beren atsedenaldia eta oporraldiko egun batzuek nahi dutenentzat, beste batzuen onerako eskainiz. KONPROMESUA pertsonala eta DOHAINTASUNA dira beren ezaugarri azpimarragarrienak eta beren planteamenduan aipagarrienak.

Bi txanda izango dira:

- 1. txanda: ekainaren 30tik uztailaren 10era
- 2. txanda: uztailaren 11tik 23ra.


Berriro datorkigu EKINTZA honen berria, berezia bezain ederra guretzat, eta gainera non eta Bilbon. Guk, geure txikitasunetik, Biden webguneko Adiskideak JAKITUN JARRI NAHI DITUGU; gutxien uste den tokian sentitu daiteke norbait DEITUA ekintza honetan parte hartzera.

Eskaintza bat besterik ez da, hain zuzen, GAZTEENTZAT aberasgarri (18 urtetik gora) eta beren denbora eta dohainak KONPARTITU nahi dituztenentzat, besteen onerako jarriz. Hori bai: KONPROMISO pertsonala eta DOHAINTASUNA dira ekintza honen ezaugarriak.

ONDOKO ARTXIBOA eskaintzen dizugu eta han aurkituko dituzu hur-hurretik ekintza honen planteamenduaren zehaztasunak. Baita ere, Talde Koordinatzailearen telefono zenbakiak eta emailak.

Ekintza honetan jartzen dugu gure ekarpen xume hau (askorengana zabalduz) eta gure ZORIONAK txaloz eta bihotzez emanak ekintza hau martxan jartzen laguntzen duten pertsona, elkarte eta erakunde guztiei. Baita gure agurrik beroena parte hartuko duten BOLUNTARIO guztiei.

Izan bihotz eta dena ongi gerta dakizuela! Bihotz beteko gure laguntza!

Hiri-barruko Udalekua-2015 (Gaztelaniaz)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue