Abian dauden ekintzak

Hiri-Udalekua 2014 - Boluntario talde baten esperientzia

Data: 2014 / 08 / 09

Boluntario-talde baten Esperienztia San Frantziskon (Bilbo)

Joan den maiatzean banatu genuen diptiko bat hainbat parrokietara, elkarteetara, unibertsitatera eta aurreko urteetan boluntariodutzan lan egindakoei; horrela hasi genuen 2014. urteko ibilbidea. Ekipo koordinatzaileak izan ditu bere bilerak urtean zehar, Udalekua eta Lan-esparrua bideratzeko. Batzarretako zeregina hauxe izan da: adin txikikoentzako Udalekuetarako helburuak eta ekintzak antolatzea. Era berean, Koordinatzaileen elkarte beraren formakuntza lantzen joan gara, guztiok irizpide berdintsuak izan ditzagun, boluntario-taldearekin eguneroko gogoetak prestatzerakoan.

Hainbat urte daramatzagu udaleku hauek antolatzen. Ekintza hau elkarlanean daramagu Ahizpa Pasiotarrak eta Jesuitak, Caritas lagun dugula. Elkarlan honen bidez, kurtsoan zehar irauten dugu etengabeko ekintzan sartuta, “Tximeleta” Haurtzaroko Egitasmoaren alde, Bilboko Alde Zaharreko San Anton parrokian kokatuta.

Uztailaren 1an hasi zen Udalekua “Marco de los Planetas” eskainiz. Gai honekin lotuta joan dira ekintza guztiak. 6tik 15 urtera arteko 120 gaztetxok parte hartu dute. Azken egunean, jai goxo batek eman zion azkena Udalekuari; han bildu ginen haurrak, boluntarioak, gurasoak, jaialdian ospakizunean parte hartuz.

Ekintza honetan 43 gazte elkarlanean, jatorri askotakoak, izan dira partekide: Valencia, Madrid, Oviedo, Zaragoza, Iruña, Bilbo, Palma de Mallorca, Gasteiz, Donostia, Palencia eta Huesca.

Goizaldean denbora pasa gisako ekintzak eta txikiekin irteerak; eta arratsaldean, heziketa eta formakuntza, inguruko gizarte-giroko arazoak aztertuz: immigrazioa, Askabide (prostituzioa), Familia, Hontza zentroa (gau giroko ekintza xumea), Lagun Artea (etxebizitzarik ez daukatenen gizarteratzea), La Posada. Taldetxoetan banatuta egin dira gogoetak, eta egun osoa laburbilduz, eguneko lana burutu, esperientzia osoa barneratuz, Jaunaren Hitza lagun.

Taldekide izan diren guztien iritziz, ESPERIENTZIA ONURAKORRA izan da, bai talde mailan garatzeko eta bai bizitza aberasteko.

Hiri-udalekuko argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue