Abian dauden ekintzak

XXXI. Gogoeta Astea

Data: 2015 / 05 / 29

"EBANJELIOAREN POZA
ELIZAN ETA GIZARTEAN"


2015ko abuztuaren 24tik 28ra.

Arrupe Hotela. LOIOLA (Gipuzkoa).

Uztailaren 15erako izena eman behar duzu.


Gogoeta Aste honetako helburuak

Azken urteetako arrastoa jarraituz, Gogoeta Aste honek hausnarketa baketsu baten LEKUA eta ELKARRALDIA izatea izan du bere helburu. Hori bai: gure inguruko munduari begira eta bertako bizilagunen eguneroko arazo eta egoerak gogoan hartuta. Horrez gainera, sinesmenaren eta kulturaren arteko harremanari leku emanez eta ahalbidetuz, gaur eta hemen, eta gure artean.

Izan ere, gu bakoitzaren barru hondoan, guztiok uste dugu Jesusek eta bere Ebanjelioak badutela zerikusia gure kultura honetan, elkarbizitzan, eta gure arteko harremanak gizakoiago eta anaikorragoak izateko. Horrela delarik, esperientzi honek izan nahi du TOPAGUNEA, beren bizitzarentzat eta inguru-giroarentzat erantzun argi eta sakon baten BILA dabiltzan guztientzat.

Horregatik eta horretarako egun hauetako ekintzaren KLABEAK eta ARDATZAK asko laguntzen digute: hitzaldiak eta gogoeta pertsonala, elkarteko elkarrizketa eta otoitza…

Gogoan hartzeko oharrak

- Aste hau osorik EUSKERA hutsean izango da.
- Partaideen kopurua mugatua da (Etxeak horrela behartuta).
- Izena emateko azken eguna uztailaren 15 izango da (taldea lehenago osatzen ez bada).
- Partaideen HARRERA 24an, astelehenean, goizeko 9tan izango da.
- Ondoko “ARTXIBOAN” hainbat zehaztasun dituzu Aste honi buruz: izena emateko pertsonak, orduak, gaiak, hizlariak...

XXXI. Gogoeta Astea

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue