Abian dauden ekintzak

Ahizpa Pasiotarrak: Boluntarioen topaketa

Data: 2015 / 10 / 02

Uztailean, Bilboko Alderdi Zaharrean burutu zuten Lan-Ekintzan, partekide izan ziren animatzaile eta boluntarioek topaketa bat ospatu dute.

Hona hemen albiste xume bezain hunkigarria, Bilboko Ahizpa Pasiotarren Elkarteak bidalia, eta zuei gustura eskainia.

Uztailean, beste urte bat gehiagotan, Bilboko Alderdi Zaharrean burutu zuten LAN-EKINTZA. Ahizpa Pasiotarrak, Jesuitak, Arrupe Elkarteek (Bilbo) eta Alderdi horretako parrokiek izan ziren partekide. Ekintza hau Elizbarrutiko Caritasek bultzatuta eta lagundua izan zen.

Eta Animatzaile guzti hauen ondoan, BOLUNTARIO talde handi bat, handik-hemendik hara elkartuak, batzuek nahiko urrutitik Bilbora hurbilduak.

Orain, udaldiaren ondoren, ekintza honetan partekide izan ziren Animatzaile eta Boluntarioen talde bat elkartu da. Jakina, denak ezin izan dira elkartu, bizi diren tokiak urrutikoak direlako.

Hemen eskaintzen digute beren oroigarria eta, seguruenez, aurrera jarraitzeko asmoz; izan ere, gure kultura eta gure mundua GIZARTIARTZEAK merezi du.

Gure zorionik beroena eta gure eskerrona zuen parte-hartze honengatik eta zuen berriak jakitera ematearren.

Topaketa honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Boluntarioen topaketa (gaztelaniaz)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue