Gaur egun

Ohiz kanpoko Jubileua

Data: 2015 / 11 / 27

MISERICORDIE VULTUS
Errukiaren aurpegia

Frantzisko Aita Santua

2015ko abenduaren 8an hasiko da ERRUKIAREN JUBILEUA edota ERRUKIAREN URTE SANTUA, Frantzisko Aita Santuak indarrean jarria. Jubileu hau 2016ko azaroaren 20an burutuko da.

Frantzisko Aita Santuaren agiriko nahia da aukera eder hau bizi eta gozatzea; horregatik berak erantsi dizkio OINARRIZKO KLABEAK, kristau bizitzan ERRUKIAK zer esan nahi duen argituz eta, hori dela eta, “Aita bezala errukitsuak izatera” gonbidatzen gaitu (hauxe da bere goiburua), gure munduari Jaungoikoaren aurpegi errukitsu hori eskainiz, egon ere, horren beharrizanean baitago.

Gaia esanguratsua deritzaigu eta aurpegi eman beharrekoa. Horregatik, guk, bidean.net webgunetik, erronka hau onartzen dugu eta martxan jartzen gara. Eduki ere, bere arriskua dauka: bertan behera baztertuta gelditzea, lekuz kanpoko zerbait bezala eta gaur egun ezertarako balio ez duena. “Arriskua” hau hor dago, kontrakoa ere agirian dagoelarik; hau da, “betiko huskerietara” murriztu eta gaiaren benetako muinean ez sartu.

Hori dela eta, gaur aurkitu ditugun gai nagusi batzuk eskaintzen ditugu eta, gure ustez, pertsona, talde edota Kristau Elkarteentzat lagungarri izan daitezkeenak, gure Artzain eta Anaia Frantziskoren proposamena benetan hartu nahi dutenentzat. Bidean joan ahala, gai eta proposamen batzuk ZABALAGO ESKAINTZEN jarraitu nahi genuke, gure eskuetara iristen diren neurrian. Gaur hauexek eskaintzen dizkizugu, jubileu BIDE HAU hasteko baliogarritzat jotzen ditugunak.

Egia da, nor bakoitzak, talde edo Kristau Elkarte bakoitzak bere bidea egin beharko du eta bere egoera jakinera egokitzen joan, beharrezkoena eta interesgarriena uste duena. Guk gure eskaintza beteko dugu: ospakizun honi buruz eskuetara datorkiguna edota nonbaiten badela dakiguna zuoi bidaltzea.

LEHENENGO LAGUNTZAK ETA GAIAK

1.- Jubileuko Bula testua osorik: (Ikusi albiste honi erantsitako word artxiboak).

2.- Web Jubileuari dedikatua: >>>sakatu HEMEN<<<.

3.- Liburu bat esanguratsua, Internet honen zuzenbidean aurkitu dezakezuena, horrez gainera, bertako kapitulu bat “deskargatu” daiteke adierazgarritzat: PPC argitaletxea.

4.- PPC argitaletxearen Blog bat, bertan biltzen joango dira gertaera honi buruzko gogoeta eta esperientziak: PPC-ren bloga

5.- Eta EKINTZA bat (gure ingurukoa) aurretiaz ikusi eta eratua: Eutsi Berrituz.

Bula (gaztelaniaz)

Bula (euskara batuan)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue