Gaur egun

Errukiaren erromes

Data: 2015 / 12 / 18

Larunbatean, abenduaren 12an, GONBIDAPEN bat zabaldu zen, Gipuzkoako “EUTSI BERRITUZ” elkarteak bidalita, “ERROMESALDI” baten parte hartzera.

Bilabonako parrokia zen hasierako topagunea, otoitz eta gogoeta giroan.

Pozarren aitortu beharra daukat goiz horretan hor egoteko aukera izan nuela; eta hau ere bai, gizon eta emakume talde horren erdian, Bilabonatik Amasarako bidea (kilometro batekoa) erromes espirituz ESPERIMENTATZEA, eta, esperientzi horren bizikizunez biziberrituta, bizitzara itzuli, GOGO BERRIZ BETERIK, lanean jarraitzeko han ikusi eta bizi izan genuenaren zentzuz, horretarako erabaki sendoak hartuz elkarren aurrean.

Otoitz giroak asko lagundu zigun han bizi izan genuena bihotzez jaso eta hausnartzeko. Topaketa, elkarrizketa anaikorra eta konpromiso zehatzak hartzeko.

Seguruenez, izango dira beste aukera batzuek gure artean konpartitzeko Jubileu Urtean zehar, Frantzisko Aita Santuak nahi duenez. Gaurkoz honetan gelditzen gera, hauxe azpimarkatuz: Jubileuko KLABEAK eskaini zirela, modu xume eta argian, gainera sakontasunez eta ulerkor eginez han aurkitzen ginen guztiontzat. Aita Frantzisko zintzoak Jubileua indarrean ipintzean hauxe izan zela bere “sekretua”, nik ulertu dudanez. Bihotza pozez bete zitzaidan. Eta nik, nire aldetik, erromes eran bizitzeko erabaki sendoa hartu nuen.

Gaurkoz hauxe eskaintzen dizuet Bidean.net webgunera jotzen duzuen guztioi: han bizi izan genuenaren “agiritxo xume” bat eta ospakizunaren “estiloa”. Bertan erabilitako Jubileuaren “ZORIONTASUNAK” eskaintzen ditut. Eta pentsatzen eta sentitzen dudanez, ez dauka zer galdu txikienik ere. Irakurri, otoitz bihurtu, gogoetak egin, hausnartu... nire ustez, Frantzisko Aita Santuak Jubileu Urtea martxan ipintzerakoan izandako asmoak betetzeko biderik zuzenena da.

Hemen eskaintzen dizkizuet Zoriontasunak, nik abenduaren 12ko ospakizunean gozatu ahal izan nituen beste, zuek ere goza dezazuen.

Hurrengo batera arte.

Urte Santuko erromes bat.

P.D.: Jubileuaren Zoriontsunak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue