Gaur egun

Errukiaren Urteko bidean aurrera

Data: 2016 / 01 / 15

Joxe Arregiren, Gabriel Maria Otaloraren eta Miguel Ángel Mesaren hiru lan jartzen ditugu zuen eskuetan.

Errukiaren Urteko BIDE honen hasieran, hauxe izan zen gure eskaintza: gure eskuetara iristen ziren era askotako laguntzak eta, gure ustez, norbaitentzat edota Talderen batentzat gai honi buruz lagungarri liratezkenak ESKAINTZEA.

Hau da gaur hartzen dugun erabakia: gogoeta giroko material batzuek Errukiaren JUBILEU URTEAREN esanahia ulertzeko eta sakontzeko aukerakoak diren lan batzuek eskaintzea; ea gero gai eder honen azalean gelditzen geran eta aukera hau alperrik galdu. Egia esan, gure aurreneko “eskaintza, gaiari dagokion Dokumentua izan zen eta bere argigarri izan litezken laguntza batzuek; ez ditzagula bertan behera galdu. Gaur beste banaka bat eskaintzen ditugu, gaia hobeto ulertu eta sakontzeko.

Baliteke zuek material hauek ezagutzea, baina ontzat eman dugu guztiok BATERA jartzea, graziazko gertaera honen esanahi sakona OSATZEKO, Jubileu Urte santu honek ongi merezia dauka-ta. Horrez gainera, “begirada” ezberdinak egiaztatzeko... izan ere, aukera ezin hobea da gutako askorentzat, alor hauetan hain trebatuak ere ez bait gera. Baita ere gogoan zaituztegu gai honetan gehiago sakondu nahi dituzuenok.

Hona hemen hiru GOGOETA ezberdinak:

1. Joxe Arregi: “ERRUKIAREN JUBILEUA”: beti bezala, begirada sakona, baikorra eta kritikoa era batera, baina ospatzen duguna hobeto ulertu eta bizitzeko lagungarri da.

Dokumentu hau ikusteko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<

2. Gabriel Mª Otalora: “ERRUKIAREN URTEA”: sinestedunaren bihotzetik sortu den bizikizuna eta konpromisoa. Begirada pertsonal eta elkarbanatua da.

Dokumentu hau ikusteko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<

3. Miguel Angel Mesa: “SAMURRAK ETA ERRUKITSUAK”: proposamen argitsuak eta fededunaren konpromisorako eta bizitzarako “aproposkoak”.

Dokumentu hau ikusteko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<

Pozik jokatu Errukiaren Urte honetan! Bete dezagula eta bete gaitzala!

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue