Testigantzak eta hausnarketak

A. Antonio Munduate, cp

Data: 2016 / 02 / 24

Pasiotar erlijiosoaren gogoetak eta testigutza.

Hor lehengo egun batean, -eta oparitxo baten antzera-, Antonio Munduate Larrea pasiotar erlijiosoari egindako ELKARRIZKETA bat iritsi zaigu “Religión Digital” bidez argitaratua. “Oparitxoagatik” eskerrona agertu ondoren, Bidean.net webguneko Adiskide guztiongana luzatzen dugu. Baliteke zuetako askok ez jakitea bertako edukia eta, gure ustez, jakingarria delarik.

Hor aurkitzen dira bere GOGOETA pertsonal batzuek eta Pasiotar Familia honi buruz TESTIGUTZA BIZI bat eskaintzen zaizkigu, gure ustez, gure webgunea darabiltzatenontzat ere interesgarri izan litezkeenak.

Pasiotar Familia honek GAUR bizi dituen KLABEAK ezagutzea jakingarri deritzagu. Horrez gainera, Frantzisko Aita Santuaren ikuspegi eta proposamenen hari berdinetan daudela uste dugu, eta zalantzarik gabe, argibide egokiak eskaintzen dizkigu, hain beharrezkoak gure mundu eta kultur giro hauetan.

Helburu jakin batekin eskaintzen dizuegu ELKARRIZKETA hau: Familia honek beretzat egin duen planteamenduaren NORABIDE nagusietan sakontzea nahi duzuen guztiontzat laguntza eskaintzea. Ziur gaude askorentzat onuragarri eta pozgarri izango zaizuela.

Eskerrona A. Antoniori ekarpen honengatik eta pozik eskaintzen dizuegu Bidean.net webguneko Adiskide guztioi, edota zuen aldetik, sinestedun eta pasiotar adiskide bezala sentitzen direnei kontaktu bidez bidaltzeko.

Bihotzez, ESKERRIK beroenak!

-----------------------------------------
Elkarrizketa irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue