Abian dauden ekintzak

Hiri-Udalekua - Lan-esparrua - Uda 2016 (Bilbo)

Data: 2016 / 04 / 22

GAZTEENTZAT aukera aberasgarria (18 urtetik gorakoentzat), beren atsedenaldia eta oporraldiko egun batzuek nahi dutenentzat, beste batzuen onerako eskainiz. KONPROMESUA pertsonala eta DOHAINTASUNA dira beren ezaugarri azpimarragarrienak eta beren planteamenduan aipagarrienak.

Bi txanda izango dira:

- 1. txanda: uztailaren 3tik 15era
- 2. txanda: uztailaren 16tik 27ra.


Pozik handienarekin hartu dugu ekintza honi dagozkion albiste eta materialak. Aurreko urteetan bezala, Bilbo-ko alderdi jakin batean kokatuko da ekintza hau, dituen gabezia, beharrizan eta guzti, inguru honetako errealitateari dagokionez.

Gu ekintza jakin hau JAKITERA EMATEKO pozik baino pozago gaude, izan ere, gure webguneko Adiskide baitira, hori eta gehiago ere merezi duela uste baitugu, horrez gainera, gure Pasiotar Familiaren gertu-gertukoak baitugu. Pozgarri izango litzateke beste gazteren batzuek ere partekide izatera animatuko balirateke. Zorioneko sentituko gintzatezke horrela balitz.

Zalantzarik gabe, (18 urtetik gorako) GAZTEENTZAT aberasgarria da, elkarren artean beren denbora eta ahalmenak konpartituz, eta beste batzuen onerako eskainiz. Hori bai: KONPROMISO pertsonala eta DOHANTASUNA dira ekintza honen ezaugarririk nabarmenenak.

Eskuratu zaizkigun ondorengo HAINBAT ARTXIBO eskaintzen ditugu, ekintza hau barrutik ezagutzeko eta bertan parte hartzen dutenei zer on egiteko gai diren dakigulako.

1. Nondik sortu den eta zer pauso eman diren BERRI EMATEA; horrez gainera, datu interesgarri batzuek partaide guztiak aintzat hartu eta bete ditzaten.

2. Udalekuaren TRIPTIKOA, hor eskaintzen dira noiz izango diren, arduradunekin kontaktatzeko medioak eta ekintza horretan parte izango diren gazteak beharko dituzten oinarrizko materialak.

3. Beste artxibo baten IZENA EMATEKO FITXA. Izena emateko fitxa (gaztelaniaz) behera-kargatu nahi izan ezkero >>>sakatu HEMEN<<<.

Ekintza honen aldeko gure ekarmen apala (ahal den jende guztiari jakitera emanez) eta gure ZORIONIk anaikor eta beroena partaide izango diren pertsona, elkarte eta erakunde guztiei, ekintza hau beraiei esker martxan jartzen baita. Eta, besterik gabe, gure bultzadarik beroena ekintza honetan eskuhartuko dezuten BOLUNTARIO guztiei.

Bihotzez gure adore eta bultzadarik zintzoenak.

Berrien eskutitza (gaztelaniaz)

Triptikoa (gaztelaniaz)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue