Abian dauden ekintzak

XXXIV. Gogoeta Astea

Data: 2018 / 06 / 28

"PARROKIA-ELKARTEA
ETA EBANJELIZAZIOA”


2018ko abuztuaren 27tik 31ra.

Arrupe Hotela. LOIOLA (Gipuzkoa).

Uztailaren 30erako izena eman behar duzu.


Gogoeta Aste honen HELBURUAK

Aste honek kristau pentsaerari buruzko gogoeta bare baten topaleku izan nahi luke, eta horrela pertsonei eta gaurko munduari kristau ikuspegi bat eskaini. Eta, bide batez, erraztu eta eskuratu sinesmenaren eta kulturaren arteko harremana bideratu, gaur eta hemen.

Gure ustez, Jesusek eta bere Ebanjelioak laguntzarik asko eman diezaioke gure gaurko kulturari, horrela gure bizitza eta gaurko errealitatea duintasunez jantziz eta, horrez gainera, beren bizitzarako BILAKETA zintzoan ari direnei TOPAKETA LEKU egoki bat eskuratuz.

Eta horretarako, hitzaldiak eta bakoitzaren bakarreko gogoeta, elkarteko elkarrizketa eta otoitza... izango dira egun hauetako KLABEAK eta ARDATZAK.

Gogoan hartzeko OHARRAK

- Aste hau osorik EUSKERAZ izango da.
- Partaideen KOPURUA mugatua dugu (etxeak horrela behartuta).
- Izena emateko azken eguna uztailaren 30a izango da (jakina, taldea lehenago osatzen ez bada).
- Partekideen HARRERA astelehen goizeko 9etan izango da.
- “ONDOKO ARTXIBOAN” zehaztasun banaka bat eskaintzen da Asteari buruz: izenak hartzeko arduradunak, orduak, gaiak, hizlariak....

XXXIV Gogoeta Astea

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue