Abian dauden ekintzak

XXXV. Gogoeta Astea

Data: 2019 / 06 / 20

"EBANJELIOAREN POZA”
Bizi eta zabaldu


“Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin”
(Joan 15, 9-11)

2019ko abuztuaren 26tik 30ra.

Arrupe Hotela. LOIOLA (Gipuzkoa).

Uztailaren 15erako izena eman behar duzu.


Gogoeta Aste honen HELBURUAK

Aste honek kristau pentsaerari buruzko gogoeta bare baten topaleku izan nahi luke, eta horrela pertsonei eta gaurko munduari kristau ikuspegi bat eskaini. Eta, bide batez, erraztu eskuratu eta bideratu sinesmenaren eta kulturaren arteko harremana, gaur eta hemen.

Gure ustez, Jesusek eta bere Ebanjelioak laguntzarik asko eman diezaioke gure gaurko kulturari, horrela gure bizitza eta gaurko errealitatea duintasunez jantziz eta, horrez gainera, beren bizitzarako BILAKETA zintzoan ari direnei TOPAKETA LEKU egoki bat eskuratuz.

Eta horretarako, hitzaldiak eta bakoitzaren bakarreko gogoeta, elkarteko elkarrizketa eta otoitza... izango dira egun hauetako KLABEAK eta ARDATZAK.

Gogoan hartzeko OHARRAK

- Aste hau osorik EUSKERAZ izango da.
- Partaideen KOPURUA mugatua dugu (etxeak horrela behartuta).
- Izena emateko azken eguna uztailaren 15a izango da (jakina, taldea lehenago osatzen ez bada).
- Partekideen HARRERA 26an, astelehena, goizeko 9etan izango da.
- “ONDOKO ARTXIBOAN” zehaztasun banaka bat eskaintzen da Asteari buruz: izenak hartzeko arduradunak, orduak, gaiak, hizlariak....

Gogoeta Astea

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue