Abian dauden ekintzak

AUKERA ONA EGITEKO

Data: 2006 / 09 / 20

Erabateko berria ez bada ere, ongi dago gure kulturan, kontsumoaren antsietatea nabari den honetan, mota honetako ekimenak izatea. Seguruenik beste toki batzuetan ere emango dira (Bizkaiko Diozesian), baina interesgarria iruditzen zaigu honelako “amets” ederrak gizarteari eskaintzea. Zein ederra den gizarte desberdina egiten segitzea!

«Aukera»: Elizbarrutiko Cáritasen egitasmoa, bazterketa sozialean eroritako gizonei eta emakumeei gizarteratzen laguntzeko. Aukera on bat egin dezakegu pertsona hauek lan egiten duten dendara joan eta bigarren eskuko jantzi berri-berriak beraiei erosiz. Irailak 18, astelehena, arratsaldeko 16:00etan irekiko du atea «Aukera» dendak, Donostiako Moraza kaleko 14.ean.

Cáritas - «Aukera» egitasmoa.

Nor gara? «Aukera» Donostiako Elizbarrutiko Cáritasen Sarea Fundazioak duen egitasmoa da. Lanbide zentro bat da, irabazpideko xederik gabekoa, eta Oldberri Kooperatiba Elkarteak dituen arropa ontzietatik jantziak jasotzen dituena. Honen guztiaren helburua gizabanakoa aurrera ateratzeko prozesuak burutzea da.

Norentzat da egitasmo hau? «Aukera» gizartetik baztertuta dauden edo alboratuta geratzeko zorian dauden pertsonentzat da; zehazki, etxerik gabeko gizonentzat eta emakumeentzat, buruko gaixotasunen bat duten pertsonentzat, droga eta alkohola hartzen dutenentzat, espetxetik igarotakoentzat, etorkinentzat, ijito etniakoentzat, etab. Gaur egun giza talde hauetako 40 lagun dabiltza «Aukera» proiektuan.

Zer egiten dugu? Pertsona bakoitzarekin gizarteratzen lagunduko dioten urratsak eta bidea lantzen dugu, norberaren egoera zehatza kontuan hartuz.

Nola jarduten dugu? Jantzien birziklapena pertsona bakoitza nola doan aztertzeko eta bideratzeko bitartekoa izaten da. Ez da errentagarritasun ekonomikoa bilatzen, baizik eta gizarte errentagarritasuna.

Arropa birziklatuaren aukeraketan, garbiketan, plantxan, sailkapenean eta pilaketan edozeinek du aukera, zeregin horietan esku hartzeko bere trebetasunak kontuan izanez, zeregin xumeenetik hasi eta konplexutasun handienera doazenak eginez, eskatzen duten erantzukizunari erantzunez.

Bigarren eskuko jantzi denda bat da prozesu honen azken fasea. Bertan, Cáritasen egitasmo honetan dabiltzan gizon-emakumeen ingurutik kanpoko beste pertsonekin harreman sozialak landuko dira, berdintasunezko harremanak erakutsiz.

Boluntarioak. Egitasmo honetan funtsezkoa da boluntarioen esku hartzea, «Aukera»n dabiltzanei gizarteratze bidean laguntzeko.

(Donostiako Elizbarrutiko Webgunetik hartua)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue